Kaixo lagun! Azken denbora honetan artikulu oso txukunak egiten zabiltza tenislarien inguruan. Pare bat gauzatxo bakarrik. Lehenengoa da izen bat hartzen baduzu askoz errezagoa izango dela eztabaidatzea, artikuluak hobetzea eta bestelakoak egitea... gainera zure lankide orria izango zenuke eta wikiproiektuetan parte hartzeko aukera hobeak. Bigarrena da txantiloi batekin egin daitekela taula oso hori, errazagoa izango litzatekena. -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 20:13, 22 Urtarrila 2007 (UTC)

PlatuxaAldatu

Aupa ip misteriotsu. Ezer baino lehen finlandiari buruzko orrialdeengatik zoriondu behar dizut, lan bikaina, hortik erasmusen zaude? Platuxa eta Pleuronectes platessa arrai berdina direla uste dut. Ez dut bi orrialdeen arrazoia ulertzen. Normalean zerbaitek bi izen edo gehiago baditu batean jartzen da informazioa eta besteetan berbideratzaileak. Mila ezker zure lanagatik berriz ere. Nh3; Eztabaida

BerbideratzaileakAldatu

Adibidez: #REDIRECT Arrano arrantzalea"

Savoia ala Savonia?Aldatu

Egunon lankide misteriotsu finlandiazale hori: Sortu berri duzun Savoia (Finlandia) artikulua ez luke Savonia izan behar? Beste hizkuntza gehienetan horrela da... Eta Savoia Frantziakoa bakarrik. --josugoni (erantzun hemen) 13:22, 7 Urria 2007 (UTC)

LaponiaAldatu

Beno, izena ematera animatu nahi nizun, baina ikusi dut ez naizela lehena, kar kar. Laponiako artikuluetan kontutxoren bat aldatu dut, baina horretan egiten ari zaren lana ikusita (ondo, gainera) zure esku utziko dut: Laponia (herrialdea) artikuluak ez du kategoriarik; Laponia kategoria hoberena litzateke, ala besteren bat (Laponia finlandiarra + suediarra + ...; adibidez). Zure esku. --Orereta (erantzunak) 23:57, 26 Abendua 2007 (UTC)


Honako hau konturik sortu ez duen edo erabiltzen ez duen erabiltzaile anonimo baten eztabaida orria da. Haren IP helbidea erabili behar izan da, beraz, identifikatzeko. Batzuetan, ordea, erabiltzaile batek baino gehiagok IP bera erabiltzen dute. Erabiltzaile anonimoa bazara eta zurekin zerikusirik ez duten mezuak jasotzen badituzu, eman ezazu izena edo has ezazu saioa, etorkizunean halakorik gerta ez dakizun.