Eskertzen da zure ekarpena, baina mesedez ez erabili tonu hori eztabaida orrietan, hemen ikasteko denok gaude eta. - --Joxemai; (erantzunak) 13:49, 14 abendua 2012 (UTC)

Artikuluen kritikakAldatu

Funtsean, arrazoi duzu Wikipediako artikuluen eztabaida orrietan egin dituzun kritiketan, baina badira zure mezuaren mami baliotsuari balioaren zati handi bat kentzen dioten bi faktore:

  1. Zakar idatzita, balizko hartzailea zure mezutik uxatzen duzu. Akats nabarmenen aurka egindako oihuekin batera (harridura markak oihu bihurtzen baititu), ondo eginak aipatzea ere ez al litzateke bidezko? Kontuan izan, artikulu horiek inork sortu izan ez balitu, zuk zer zuzendurik ere ez zenukeela izango... Ondo dago ezjakinari argi egitea, baina klasikoez geroztik badakigu gozaraziz irakastea dela eraginkorrena, ezen ez sufriaraziz.
  2. Zuk zuzendu aurreko testu horixe izan du «Gomagoxo» artikuluak 2009az geroztik, eta «Munduko Zazpi Mirari Berriak» artikuluak 2008az geroztik; halaxe ageri da bataren eta bestearen historia orrietan. Beraz, aspaldi hartako egileek nekez irakurriko dute zure iruzkina. Agian (nahi bai!), geroztik beren idazmena gurea baino askoz goragoko mailetaraino landua dute; edo, beharbada (gertagarriago), artikuluok aldatu direnik ere ez dira ohartuko, geroztik berek ezertan aldatu ez dituztenez.

Egin dituzun kritika mamitsu horiek tamalez alferrikakoak izan arren, lan polita eta guztiz baliagarria egin duzu artikulu horiek txukuntzen. Bisita gaitzazu maizago, zuzentzaile zorrotzen premia gorria du euskal wikipediak. --Xabier Armendaritz   2013-02-01, 14:20 (Eguzk.)

Wikilari kontua sortzea komeniAldatu

IP honetatik ia egunero ekarpen baliotsuak (bereziki, hizkuntzaren aldetiko zuzenketak) egiten dituenarentzako oharra:

Gaur IP honetatik bi bandalismo ekintza egin dira (bat eta bi). Normalean, administratzaileetako batek blokeoa ezarriko genioke IP honi, eta horrenbestez IP honetatik aldi batez ezingo litzateke inolako ekarpenik egin: ez baliotsurik, ez bandalismozkorik. Hala ere, jakinda IP honetatik gehienbat ekarpen baliotsuak egiten direla, ez dugu blokeorik jarri.

Gerta daiteke noizbait hala ez jokatzea, ordea: IP honetatik berriz bandalismo ekintzak egiten badira, eta ekintza hori gainbegiratzen duen administratzailea IP honetatik egindako ekarpen baliotsuez konturatzen ez bada, edo bandalismo ekintzen larritasunagatik nahitaez neurriak hartu behar baditu, blokeoak ekarpen baliotsu horiek ere galaraziko ditu.

Beraz, IP honetatik ekarpen baliotsuak egiten dituzun horri, gomendatzen dizut wikilari kontu bat sortzeko. Nahi baduzu, nik bezala izen-deiturak erabil ditzakezu wikilari kontua sortzeko. Bestela, anonimotasuna galdu nahi ez baduzu, libre dagoen edozein ezizen aukera dezakezu (Zuzenzale edo Okerrak Zuzen, adibidez).

Wikilari kontua sortuz gero, IP honi ezarritako blokeoek ez diote wikilari kontu horri eragingo. Wikipediako edozein orriren goialdean, eskuinean aurkituko duzu kontua sortzeko esteka.

Eutsi goiari, eta segi wikipediagintzan. --Xabier Armendaritz   2014-04-08, 11:03 (UTC)

Gaur beste bandalismo ekintza bat egin da kontu honetatik. --Xabier Armendaritz   2014-12-01, 09:30 (UTC)
Gaur ere beste bandalismo ekintza bategin da kontu honetatik.-Sator (eztabaida) 11:59, 5 otsaila 2015 (UTC)

Honako hau konturik sortu ez duen edo erabiltzen ez duen erabiltzaile anonimo baten eztabaida orria da. Haren IP helbidea erabili behar izan da, beraz, identifikatzeko. Batzuetan, ordea, erabiltzaile batek baino gehiagok IP bera erabiltzen dute. Erabiltzaile anonimoa bazara eta zurekin zerikusirik ez duten mezuak jasotzen badituzu, eman ezazu izena edo has ezazu saioa, etorkizunean halakorik gerta ez dakizun.