Lankide:XabierFontecha/Proba orria

Enpresa arloan, ekoizpen-prozesua input fisikoak eta teknologikoak zein ekoizpen-faktoreak erabiliz, produktuak eta zerbitzuak eskaini ahal izateko egindako eragiketen edo faseen multzoa da.[1] Modu antolatu eta planifikatu batean eraldatuko dira intsumoak, lortutako produktu zein zerbitzuetan balio erantsia sortuz edo handituz. Eskariaren eta kontsumitzaileen nahien asebetetzea da prozesu hauen helburu nagusia, produkzio-kosteen kantitatea ahal den neurrian minimizatuz.[2][3]

Informazioari eta teknologiari esker ekoizpen-prozesuan beharrezkoak diren baliabideak modu eraginkorragoan erabil daitezke, produktu edo zerbitzuen kalitatea hobetuz eta produktibitatea handituz, honen ondorioz prezio lehiakorragoa eskuratzen da. Lortu nahi den produktuaren zein honen kantitatearen arabera, ekoizpen-prozesu eta antolakuntza mota komenigarria zein den erabakiko da. Ekoizpen-prozesuak diseinatu, garatu eta kudeatzen dituen ingeniaritzaren arloari prozesu-ingeniaritza deritzo.[4][5]

Historia aldatu

Harri Aroko azkenengo aroan, Neolitoan, ekoizpen-sistemak abeltzain eta laborantza-jardueretan oinarrituta zeuden bereziki eta familien beharrizanen asebetetzea soilik zuten helburu. Ez zen merkatu-ekonomiarik existitzen eta produktuen prezioa trukearen bidez ezartzen zen.

Erdi aroan kontratistek eta artisauek erabilitako lan egiteko era garrantzi handikoa izan da ekoizpen-prozesuen garapenerako. Hauek familiarentzat eta auzokide batzuentzat soilik egiten zuten lan eta ekoizpen-prozesuan lanaren zatiketa ez zen egiten, beraz, artisauek produktua hasieratik bukaerararte egiten zuten. XVI. eta XVII. mendeetan aldiz, artisauak desiratutako produktuak eskatzen zieten kontratistentzat egiten zuten lan. Kontratistek produktu gehiago saldu nahi zutenez artisauen produkzioa areagotu beharra zuten eta lanaren banaketa egiten hasi zen, artisau bakoitzaren trebetasunen arabera.

Enpresari hauek lehenengoak izan ziren lanaren zatiketak produkzioa bizkortu, kostuak murriztu eta produktu zein zerbitzuaren kalitatea hobetzen zutela ohartzen.

XVIII.mendean lurrun makinaren sorkuntzarekin batera ekoizpen masiboak fabrikatzeko prozesuak bizkortu ziren. Kontsumidoreak(eskaria) eta produktoreak(eskaintza) argi bereizita dituen merkatua sortu zen.

XIX.mendearen bukaeran eta XX.mende hasieran ekoizpen-prozesuen produktibitatea eta efizientziaren areagotzea bilatzearen ondorioz, langileak fabriketan jarraitu beharreko aginduak oso zorrotzak ziren. Taylorismoa eta Fordismoa izan ziren aldaketa nabermenenak eragin zuten teoriak. Kate-produkzioaren oinarri dira hain zuzen ere.

Bigarren industria iraultzaren ondorioz garraio eta komunikabideen aurrerapen handia eman zen, globalizazioari sarrera emanez. Garapen teknologikoa eta nazioarteko hitzarmenak izan dira globalizazioa eta automatizazioa ezartzen ahalbidetu duten ekintzak. Globalizazioarekin batera lehiakortasuna ugaritu da eta hori dela eta enpresak produktiboak izateaz gain, lehiakorrak izan behar dira.[6]

Etapak aldatu

Ekoizpen-prozesu orotan hiru fase edo etapa nagusi bereiz daitezke. Hauetariko bakoitzak era erabakigarri batean esku hartzen du helburu finalaren lorpenean, hau da, kontsumitzaileen nahien eta eskariaren asebetetzean.[7][8][9]

Bilketa-etapa edo etapa-analitikoa: Produkzioaren lehenengo etapa da, bertan lehengaiak edo produktu erdilanduak batzen dira geroago fabrikazioan erabiliak izango direnak. Enpresa baten helburu nagusia ekoizpen-prozesuaren fase honetan lehengaien edo produktu erdilanduen bilketa prezio txikienean lortzea da. Etapa honetan produkzio-zuzendariak produkzioaren helburua zein den adieraziko du, lehengaien zein beste edozein materialen bilketa egiterakoan helburua kontuan izatea ezinbestekoa izango baita produkzioa egokia izan dadin. Ekoizpenaren fase honetan garraio-kostuak eta biltegi-kostuak kontuan izan behar dira ere.

 
Fuel-olioaren produkzio-etapa

Produkzio-etapa edo sintesi-etapa: Fase honetan bilketa etapan lortutako lehengai eta produktu erdilanduak enpresak ekoizten dituen produktu errealetan eraldatzen dira. Etapa honetan funtsezkoa da kalitate baldintzei buruz erreparatzea eta hauen betetzea kontrolatzea. Fase hau espero den moduan gauzatu ahal izateko, inguruaren behatzea beharrezkoa da. Horrela, aldaketei buruz aurretiaz konturatu eta behar izatekotan beste plan ezberdin batzuk erabil daitezke enpresak dituen helburuak lortzeko. Inguruaren behapena produkzioan sortutako zenbait arazo ekiditzeko baliagarria da ere.

Prozesaketa-etapa edo egokitzapen-etapa: Fase hau produktu edo zerbitzuen merkaturatzearekin dago estu lotuta. Bezeroen beharrizanei egokitzapena edota produktuaren moldaketa helburu berri batera bideratzea dira ekoizpen-fase honen jomugak. Garraioa, biltegiratzea eta eskariari lotutako elementu ukiezinak dira kontsideratu beharreko hiru aldagai printzipalak etapa honetan. Behin produktua/zerbitzua entregatua izan, entregatutakoa eskatutako helburuak eta kalitate baldintzak betetzen dituen edo ez jakiteko, kontrol-atazak gauzatzen dira.

Motak aldatu

Produktuak ekoizteko moduaren arabera aldatu

Produktuak ekoizteko moduaren arabera lau lan egiteko era nagusi bereiz daitezke:

Ekoizpena eskaerapean: Ekoizpenaren modalitate honetan produktu edo zerbitzu bakarra ekoizten da soilik eta guztiak dira desberdinak. Hori dela eta, eskulan intentsiboko prozesua kontsideratzen da. Produktuak eskuz eginak izan daitezke edota eskuz eta zenbait makinen interakzioen arteko emaitza.

Loteen bidezko ekoizpena: Berdinak diren produktuen kantitate txiki bat ekoizten da aurretiaz kalkulatutako beharrezkoa den maiztasunarekin. Eskulan produkzio intentsiboa kontsidera daiteke, baina askotan ez da horrela izaten, normalean prozesua gauzatzen laguntzen duten patroiak eta txantiloiak erabiltzen baitira. Behar izatekotan makinak errez alda daitezke produktu desberdin bateko lote bat ekoizteko .

Masa-ekoizpena: Produktu berdinen kantitate handien manufakturari deritzo eta fabrikazio-katean ekoiztea da ohikoena. Produkzio-prozesu honetan, sarritan, piezen muntaketa egiten da eta eginkizunaren bakoitzaren zati handi bat automatizatuta dago, beraz, langile kopuru txikiago bat behar da eta produktu akastun gutxiago ekoizten dira.

Ekoizpen jarraitua:Berdinak diren produktuen kantitate izugarri handiak ekoiztea ahalbidetzen du. Kate-ekoizpena izaten da beti. Automatizazio gradu altuko prozesuak izaten dira eta horrenbestez langile gutxi batzuk besterik ez dira beharrezkoak. Masa-ekoizpenean ez bezala, fabrikazio katea egunero 24 ordu dabil lanean eta 7 egun astero. Era honetan prozesua gelditu eta martxan jartzeko kostu gehigarriak saihesten dira eta errendimendua maximizatzen da.

Eraldapen motaren arabera aldatu

Aurrean egindako ekoizteko era hauen sailkapenaz gain, beste sailkapen mota bat egin daiteke ekoizpen-prozesuan zehar egiten den eraldapenaren araberakoa:

Prozesu teknikoak: Mota hauetako prozesuetan produktu zein zerbitzuen eraldapen intrintsekoa izaten da.

Modu-prozesuak: Ekoizpen-faktoreen edota produktu erdilanduen eraldapen fisikoa ematen diren prozesuei deritze.

Toki-prozesuak edo leku-prozesuak: Intsumoen zein bukaerako produktu eta zerbitzuen garraioa helburutzat duten prozesuak dira.

Denbora-prozesuak: Objektuak luzaroan kontserbatzea helburu duten prozesuei deritze.

Ikus gainera aldatu

- Industria iraultza

- Industria 4.0

- Prozesu ingeniaritza

- Funtsezko gaitasunak

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Procesos productivos industriales. 2019-09-04 (Noiz kontsultatua: 2019-12-01).
  2. (Gaztelaniaz) Sistema de producción. 2019-11-22 (Noiz kontsultatua: 2019-12-01).
  3. (Gaztelaniaz) Proceso de producción: qué es y cómo se desarrolla | EAE. (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  4. (Gaztelaniaz) Proceso de fabricación. 2019-10-29 (Noiz kontsultatua: 2019-12-01).
  5. Produkzio-sistema. 2019-03-19 (Noiz kontsultatua: 2019-12-01).
  6. (Gaztelaniaz) Monografias.com, octavio BRAVO. «Evolución de los Procesos Productivos - Monografias.com» www.monografias.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  7. Nuño, Patricia. (2017-11-15). «Proceso productivo de una empresa | Etapas del proceso productivo» Emprende Pyme (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  8. «Proceso productivo | Aula Empresarial - Mass» aula.mass.pe (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  9. «Proceso de Producción: Concepto, Tipos y Etapas» concepto.de (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).

Kanpo estekak aldatu