Balio erantsi

Balio erantsia ondasun eta zerbitzuek ekoizpen-prozesuan hartzen duten balio ekonomiko edo gainbalioa da. Bestela esanda, ekoizpen-prozesu batek ekoizpenean erabili diren lehengaiei gehitzen dion balio ekonomikoa.

AdibideakAldatu

  • Garraiolari batek gai batzuk A puntutik B puntura eramaten baditu eta gai horiek B puntuan balio handiagoa baldin badaukate A puntuan baino, garraiolariak balio erantsia gehitu die garraiatu dituen gai horiei.
  • Mekanikari batek ez dabilen makina bat konpontzen badu, makina konponduak balio handiagoa izango du konpondu eta gero ez zebilenean baino. Mekanikariak balio erantsia gehitu dio ez zebilen makinari.
  • Intelektual batek barreiaturik zegoen informazioa bildu eta sistematizatu egiten badu, eta informazioa eskuragarri jartzen badu, informazioari balio erantsia gehitu dio.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.