Lankide:Uxue mardaras/Proba orria

PORTUGALGO PIRRIPIO-A (CHERSOPHILUS DUPONTI) aldatu

 
Portugalgo pirripioaren argazkia


Portugalgo pirripioa (Chersophilus duponti) alaudidae familiako hegazti paseriformea da eta ornodunen taldean kokatzen da.


Non bizi da? aldatu

 
Txoritxoak bizi diren tokiak

Portugalgo pipirroa bereziki Afrikako iparraldean eta iberiar penintsulan: Andaluzia, Murtzia, Gaztela-Mantxa eta ebro ibaiaren inguruan bizi da.

Hegazti hauek izaten diren herri edo inguruabarrak 1000 metrotako altitudea izaten dute. Hala ere badaude batzuk , andaluzia aldean gehienbat, itsasoa duten herrietan bizi direnak.

Gainera deskantsu areak izaten dituzte eta sasien artean izaten dira, baina zuhaitzak ez dauden tokiak nahiago dituzte. Aipatzekoa da, ongi zaindutako estepa eremuak gustuko dituztela.


Nolakoa da? aldatu

   Ba al dakizu    

-Txoritxo honek ibiltzea nahiago du hegan egitea baino. Gainera, hegan egiterakoan ezkutuan egiten saiatzen da.


-Gehienetan, eguzkia atera baino lehen abesten du. Eta bere kantua bi kilometroko distantziara entzun daiteke.

Portugalgo pipirroa 35-40 gramotako hegazti txikitxikia da lumaje ilun (gris zein abar kolorekoak)  eta moko makur baina luzea duena.

Beste txori txikien antzekoa dela antzeman daieke, baina ezaugarri batzuengandik deberdintzen da:



Zer jaten du? aldatu

Portugalgo pirripioa espezie insektujalea da. Hau da, intsektuak jaten ditu; gehien bat armiarmak eta larbak. Baina hazi txikiez elikatzen da ere.




Ugalketa aldatu

Animali hauek obiparoak dira. Hau da haien ugalketa metodoa harrautzen bidez da. Haien ugalketarako epea otsailetik uztailera bitartekoa da, eta urtero bi aldiz egiteko aukera dute.

Txori mota hauek habiak sortzen dituzte lurrean, sasi batean ezkuturik, iparraldera begira gehienetan.Habiak hostoz, adarrez, ilez eta lumaz eginda daude eta haien ohiko tamaina, hiru edo lau harrautzekoa da

   Ba al dakizu    

-Arrak beti handiagoak eta pisutsuagoak dira.


-Europako espezieen artean desagertzeko arrisku handienetarikoa duen txoria da.

Inkubazioaren iraupena hamabi egunekoa da eta honetaz emea bakarrik arduratzen da.

Txitak, zortzi egun dituztenean uzten dituzte habiak, baina hamar egunez behar dute haien gurasoen laguntza, hegan egiten hasten diren arte.

Mehatxuak aldatu

Haien habitata suntsitzen edo moldatzen ari dira laborantzarako,nekazaritzarako eta abeltzaintzarako. Gainera harrapaketa natural tasa altuak pairatzen ditu.

Erlazionatutako hegaztiak aldatu

Kutturlio mokolaburra (Galerida theklae)

Hegatxabal arrunta (Alauda arvensis)

Txoriandere arrunta (Calandrella brachydactyla)


ERREFERENTZIAK aldatu

https://www.faunaiberica.org/alondra-ricoti

https://www.seo.org/ave/alondra-ricoti/

https://es.wikipedia.org/wiki/Chersophilus_duponti

https://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso/Patrimonio/3828/Alondra-ricoti-Chersophilus-duponti.htm