Lankide:Unai Kalzakorta/Proba orria


Intsinis pinu aldatu

 
Intsinis pinua

Intsinis pinua, pinu beltza edo pinu azkarra 30-40 metroraino hazten den zuhaitza da. Pinu honen jatorria Amerikako Estatu Batuetan aurkitzen da, Kalifornian hain zuzen ere; hala ere, orain oso hedatua dago Europako hego-mendebaldean (Euskal Herrian gehienbat), Zeelanda Berrian, Txilen, Australian eta Hegoafrikan. Pinu hau oso azkar hazten da, horregatik hedatu da heinbeste munduan zehar, lurrak azkar basotzen dituelako. Hala ere, Euskal Herrian, pinu honen gehiegizko landaketak bertakoak diren zuhaitzak arriskuan jarri ditu.

Ezaugarriak aldatu

 

Bataz beste 30 metroko garaiera lortzen du, 45 metrora ere irits daitekeen arren. Enborrari dagokionez, enbor zuzena da eta azal iluna eta latza dauka. Hostoak berriz, orratz-formakoak dira, 10-16 cm inguru neurtzen dute, hiru urtetik behin aldatzen dira eta bere loreak horiak edo kolore purpurakoak izaten dira. Loretaz gain, pinaburuak ere izaten ditu adarrean txertatuak. Pinua udaberri hasieran loratzen da, pinaburuak bigarren udazkenean heltzen dira eta urte erdi edo baten buruan haziak sakabanatzen dira.

 

Euskal Herrian aldatu

1850 aldera, Karlos Adan de Iartzak (1812-1863) intsinis pinuaren aleak landatu zituen Ispasterko (Bizkaia) Zubieta jauregiko lorategietan. 1870etik aurrera, haren seme Mario Adan de Iartzak (1846-1920), pinuaren hazkundea ikusita, Bizkaiko hainbat menditan landatu zuen. Gerora, 1913tik aurrera, zuraren eskaria handitu zen, eta apurka-apurka intsinis pinuz landatzen hasi ziren mendi publiko zein pribatuak. Hala ere, gaur egun intsinis pinua gaitzak jota dago. Beraz, Euskal Herrian ez zaio etorkizunik ikusten, eta Euskal Herrikoak diren zuhaitz espezieak landatzera jotzen ari dira lurjabe asko.

Erabilerak aldatu

Batez ere papera, altzariak eta meatzaritzako habeak egiteko erabiltzen da.

Kanpo Estekak aldatu

Wikimedia Commons

Wikipedia: Intsinis pinu