Txikillana/Manu Louis
Bizitza
Jarduerak

Manu Louis musikagile eta abeslari belgikarra da, musika generoen muturreko nahasketak egiteagatik ezaguna:[1] hari-orkestrarako musika egin izan du, baita jazza, popa, musika garaikidea eta inprobisazioa.[2]

Biografia aldatu

Louisek Liejako Errege Musika Kontserbatorioan ikasi zuen Frederic Rzewski eta Garrett Listekin [3] .

Funk Sinatra taldean aritu ondoren, lehen bakarkako diskoa 2017an atera zuen, Kermesse Machine izenekoa ( Igloo Records ):[2] disko kontzeptual sailkaezina,(«elektronika, txaranga, 8bit eta era guztietako nahasketa erakargarria»)[4] ingelesez eta frantsesez abestua. Azala Jason Evans argazkilari galestar ospetsuak egin zion [2] .

Diskoaren ondorengo biran, 150 emanaldi baino gehiago eman zituen Europan, Txinan eta Japonian,[3] [5], berak bakarrik, instrumentu elektronikoekin eta bideo proiekzioekin lagunduta.

Diskografia aldatu

LP aldatu

  • Cream Parade – Igloo Records (2019)
  • Kermesse Machine – Igloo Records (2017)

Single aldatu

  • Cream Parade Remixes (12" maxi) – Le Pacifique Records/Igloo Records (2020)
  • Coltan Major Harmonics (7") – Igloo Circle (2019)
  • Tchouang Tseu (7") – New Pangea (2015)

Erreferentziak aldatu

  1. Gonzai. (18 avril 2017). «Manu Louis déballe sa Kermesse Machine avec un bricoloclip» Gonzai.
  2. a b c Alexis Bernier. (12 mai 2017). «Manu Louis fanfaron du Kitsch» Libération.
  3. a b Elena Diouf. (mai 2017). «Manu Louis: le chanteur aux mille et un univers» Quatre mille.
  4. The Underground of Happinness. (18 mai 2017). «Manu Louis Kermesse Machine» The Underground of Happiness.
  5. Moorworks. (sept 2017). «Urban Homes & Manu Louis japan tour» Moorworks.

Kanpo estekak aldatu

[[Kategoria:Performancelariak]] [[Kategoria:Frantsesezko abeslariak]] [[Kategoria:Belgikako abeslariak]]