Lankide:Stikstak/Proba orria

Hezkuntza alternatibo

aldatu

Hezkuntza alternatiboa, hezkuntza ez tradizionala ere deitu izan zaio, pedagogia tradizionaletik bereizten diren metodo pedagogiko guziak izendatzen ditu.

Horien artean hauek ditugu:

  • Montessori pedagogia, Association Montessori de Francek Frantzian sortua (AMF)
  • Freinet pedagogia (Mouvement Freinet ICEM)
  • Steiner-Waldorf pedagogia
  • Decroly pedagogia
  • Esperientziaren bidezko irakaskuntza


Freinet pedagogiatik kanpo, horrelako hezkuntza gutxitan aurki dezakegu irakaskuntza publikoan. Bereziki irakaskuntza pribatuan edo etxeko hezkuntzan sarriago ikusten dugu (homeschooling edo nonschooling delakoak).

Lehen Mundu Gerlaren ondotik eta sustut 1968ko protesta mugimendu progresistaren ondoren, proiektu alternatibo anitz sortu ziren hezkuntza arloan, ikasle normalentzat eta baita zailtasunak edo trabak dituzten ikasleentzat ere.

Familiek haurrentzako egokiena den hezkuntza hautatzeko eskubidea dute; halere, zenbait estatutan bestelako hezkuntza deiturikoa ez da ongi ikusia, are gehiago, batzuetan, gaizki ikusia eta gutxietsia da.

Alabaina, eskola tradizionaletik urrundu nahi duten elkarte batzuk ugarutzen ari dira munduan, Europan eta baita Euskal Herrian bertan ere. Elkarte horiek gurasoei proposamen berriak eskaintzen dizkiete.

Definizioa

aldatu

Hezkuntza alternatibo gehienek asmo edo irizpide komun hauek dituzte:

  • Hezkuntza ikaslearengan zentratzea, edukietan zentratu ordez.
  • Ikasle aktiboa izatea eta ikasketetan parte hartzea (pedagogia parte-hartzaileaz hitz egiten da, eta Freineten saiakuntza esperimentalaz)
  • Autonomia bultzatzea. Maria Montessorik horrela formulatzen du: « lagundu nazazu bakarrik egiten »
  • Sormena eta arte-sena garatzea.
  • Bere buruarekiko konfiantza eta ekimen-sena garatzea.
  • Lehiaketak, oharrak eta sailkapenak alde batera uztea.
  • Ikasle bakoitzaren gaitasunera eta erritmora egokitzea (pedagogia egokitua).

Munduan zehar

aldatu

Pedagogo eta hezitzaile askok kritikatu dute hezkuntza tradizionala, baina eskola alternatiboak eratu dituzten ekimenak ez dira hainbeste. Gainera, horrelako hezkuntzek oztopoak izaten dituzte sarri. Etxeko eskolatzea (homeschooling), esaterako, zenbait herrialdeetan ez da legezkoa, Amerirako Estatu Batuetan, ordea, milioi bat haur baino gehiago dira. Aipatu beharra dago hezkuntza mota horrek urrutiko gidaritza edo tutoretza izaten duela sarritan, jarraipena egiten zaio ikasleari, gurasoek egiten duten hori nolabait aztertua edo gidatua izaten da.

Waldorf hezkuntza da pedagogia berritzaileen artean zabalkuntza handiena izan duena. Mundu osoan zehar aurki ditzakegu eta 2010ean ia mila ziren Waldorf eskola independenteak, ildo hori jarraitzen duten eskola publikoak eta etxeko eskolatzeak baztertuta. Horrelako eskolek norberaren erritmoan, esperientzian eta sormenean jartzen dute bereziki arreta. Horrez gain, Lehen Hezkuntzan ez dute testulibururik erabiltzen, ikasleak berak osartzen du bere liburuxka. Jostailuei erreparatuz gero, sinpletasuna bilatu nahi da, haurraren sormena pizteko.

Maria Montessoriren pedagogia, hasieran, eskola berezietan erabiltzen zen; halere, denborarekin, hein batean eskola ofizialetan txertatuak izan da haren egiteko moldea.

Azken aldian, Rebeca Wild hezitzaileak proposatzen dituen eskola aktiboak eta CEPAS izenekoak dira ezagunak, haurraren askatasunean eta garatuko duen ikuspuntu politikoan jartzen dute arreta, haurra heldu aske bilaka eta bere kabuz ikasteko gauza izan dadin[6].

Frantzian

aldatu

Frantzian hezkuntza aniztasunaren inguruko gogoeta pizturik da: «eskolari buruzko eztabaida nazionala, funtzionamendu sektarioagatik akusatuak izan diren Steiner eskolen jazarpen judiziala; frantziar estatuan hezkuntza alternatiboa nahiko markatua denez, hezkuntza berria proposatzen duten eskolek zailtasunak dituzte proiektuak burura eramateko. Hala ere, ikasle ohien bilakaerari buruzko ikerketa zientifikoak bakanak dira.»

Lehen esan bezala, frantziar estatuan ere ugaritzen doaz hezkuntza alternatiboaren barnean koka ditzakegunak. Hala nola: Maud Annoniren L’Ecole experimentale de Bonnuil-sur-Marne, L’Ecole Bonaventure, L’ecole en bateau edo L’ecole de la Neuville. Ezagunena, 1921ean sortua, Summerhill School eskola ingelesa da, beste ainitzek eredu gisa hartu dutena.

Euskal Herrian

aldatu

Waldorf

aldatu

Euskal Herrian dagoeneko eredu hau jarraituz lau eskola daude abian. Araban hiru dira: Gasteizko Parsifal Haur Eskola, Trokonizko Geroa Eskola (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ere eskaintzen duen eskola alternatibo bakarra) eta Aramaioko Waldorf Eskola. Iruñerrian, Nafarroako Waldorf Eskola dago.

Montessori eskola

aldatu

Baionan eta Angelun dugu ildo horri jarraitzen dion eskola bat, haurrek autonomia ikasten dute eta ama-eskola (Haur Hezkuntza) eta Lehen Hezkuntza eskaintzen dituzte.

Seaska

aldatu

1969an Argitxu Nobliak, ama zelarik, Libe Goñi lazkaotarra irakasle izateko konbentzitu zuen eta Ipar Euskal Herriko lehen ikastola sortu zuen. Anitzetan lehena Arrangoitzen sortu zela esaten bada ere, Baionan -bere etxean bertan- eta Biarritzen lokal batzuetan esperientzia batzuk garatu zituzten lehenago;[3]

=> ama ikastolan/lehen mailan => 31 ikastola ditugu => kolegioan => hiru => lizeoan => bat => elkarte eskola

Amara berri sarea

aldatu

Amara berri sarean, esaterako, hezkuntza alternatiboa baliatzen da i(ra)kaskuntzarako. 1979an Loli Arnauk sortutako eskola hori Euskal Herriko barnealdeko bi herritan dago: Murumendi eskola publikoa Beasainen eta Urdaneta ikastetxea Ordizian.

Sistema horrek gai desberdinak lotu nahi ditu, diziplinartekotasuna bultzatzeko eta, era berean, haurren gaitasunak, plangintza, antolakuntza eta azterketa garatzeko.

Horretarako, gela txoko ainitzetan zatitua da: tailerretan. Tailer bakoitzean aktibitate bat da programa ofizialak galdetzen duen konpetentziak garatzeko, eta bertan, jarduera praktiko bat dago.

Ikasturtea zikloetan banaturik dago, haurrek behar duten bestetan errepikatzeko, haien erritmoa errespetatzeko.

Bizi toki eta Bihotza proiektuak (ik: https://www.bizitoki.org/)

aldatu

2011n jarri zuten abian baserri batean. => ekologiari lotua/euskal kultura/telebistaren eta telefono mugikorraren lanjeren prebentzioa/zigorrik eta saririk gabeko hezkuntza/ ikasgaiak hautatu maite dutenaren arabera.

Oragarreko Bihotza eskola alternatiboa (Behe Nafarroa)

aldatu

Baso-eskolak

aldatu
  • Donostiako Bihotz Inguru baso-eskola (Gipuzkoa)
  • Orendaingo baso-eskola (Gipuzkoa)
  • Ozetako Plisti-plasta baso-eskola (Araba)

Eskola aktiboak

aldatu
  • Orio eta Aia arteko Zingira eskola aktiboa (Gipuzkoa)
  • Azkoitiko Bizilore eskola aktiboa (Gipuzkoa)
  • Zallako Landabaso eskola aktiboa (Bizkaia)
  • Berrizko Umerri eskola aktiboa (Bizkaia)
  • Hendaiako Erlaitza eskola aktiboa (Lapurdi)

Ikus, gainera

aldatu

Eskola

Hezkuntza

Hezkuntza sistema

Hezkuntza Euskal Herrian

Ikastola

Seaska

Hezkuntzaren soziologia

Hezkidetza

ETHAZI (Etekin Handiko Zikloak)

Waldorf hezkuntza

Eskola demokratikoak

Alexander Sutherland Neill

Curriculum (hezkuntza)

Didaktika

Etxeko lan (eskola)

Gaitasun (hezkuntza)

Ikaskuntza dialogiko

Konstruktibismo

Pedagogia

Bibliografia

aldatu

Espainolez:

aldatu
  • Conde Masa, C. & Martín Girón, M. (2015) Principales pensadores de la educación infantil (pp. 69-79). Palencia
  • Miguel Borge, E. (2015) La didáctica Montessori adaptada a la educación infantil actual en el entorno rural de Saldaña, Universidad de Valladolid. Palencia
  • Murillo García, José Luis (2007) ¿Existe la escuela rural?.
  • Oren, R. N. (1980). El Método Montessori de Educación Diferencial. Barcelona: Paidós.
  • Santerini, M. (2013). Grandes de la educación. María Montessori Università Cattolica del Sacro Cuore, Milano Italia
  • Serrano, L. (1945). El método Montessori. Buenos Aires: Losada.

Frantsesez:

aldatu
  • Pédagogie Montessori en vidéo [archive] "Une explication de la pédagogie alternative en images".
  • Maria Montessori, L'enfant, Desclee de Brouwer, (ISBN 978-2220057736)
  • Maria Montessori, Les étapes de l'éducation, Desclee de Brouwer, (ISBN 978-2220059013)
  • Maria Montessori, L'esprit absorbant de l'enfant, Desclee de Brouwer, (ISBN 978-2220053974)
  • Murielle Lefebvre, La Pédagogie Montessori illustrée, TMF (ISBN 978-1480187573)
  • Murielle Lefebvre, Montessori pour les bébés, TMF (ISBN 978-1492727569)
  • Freinet, C. (1994). Œuvres pédagogiques, Seuil. Édition en deux tomes établie par sa fille, Madeleine Freinet.
    • Tome 1 : L’éducation du travail (1942-1943) - Essai de psychologie sensible appliquée à l’éducation (1943).
    • Tome 2 : L’école moderne française (1943). Autre titres ; Pour l'école du peuple (1969)
  • Les dits de Matthieu (1954) - Méthode naturelle de lecture (1947)
  • Les invariants pédagogiques (1964) - Méthode naturelle de dessin - Les genèses.
  • Les techniques Freinet de l'École moderne (1964), Paris, Librairie Armand Colin, collection Bourrelier, 144 p.
  • Travaillons moins et autrement : Guide des métiers & formations alternatives [archive] (plus de 300 formations recensées et classées par thèmes, en poche, 212 pages, éditions le P'tit Gavroche, Lyon, 1re édition en février 2009)
  • Revue écologiste Silence [archive] : cette revue mensuelle qui existe depuis 1982, présente régulièrement dans ses colonnes des formations ou stages professionnels alternatifs, dans le domaine de l'écologie, de l'architecture bioclimatique et écoconstruction.
  • Kerjean Alain, Le caractère plus important que le C.V. Editions d’Organisation (France) 2003
  • Kerjean Alain, L’apprentissage par l’expérience, ESF Éditeurs (France) 2006

Kanpo estekak

aldatu
  • (Ingelesez) Hezkuntza AEBetan
  • (Euskaraz) Hezkuntza eta eskola alternatiboari buruzko mahai-ingurua Argian (bideoa) (2017-03-06)
  • (Euskaraz) Hezkuntza sistemaz, Ane Ablanedo Gure berriak kanalean (1. bideoa) (2015)
  • (Euskaraz) Hezkuntza sistemaz, Ane Ablanedo Gure berriak kanalean (2. bideoa) (2015)
  • (Euskaraz) Haur bakoitzari berea Argian (2007)
  • (Euskaraz) Ur handitan saioa, Gurasoen apustua (2020-02-18an kontsultatua)
  • (Euskaraz) Hezkuntza alternatiboak bloga, Amara Berri sarrera (2020-02-18an kontsultatua)
  • (Euskaraz) Ikas komunitateei buruzko erreportajea Argian (2008)
  • (Euskaraz) Irakasleen prestakuntzari buruzko mahai-ingurua Argian (2012)
  • (Euskaraz) Hezkuntza finlandiarraren gakoak, Jendartean blogean
  • (Katalanez) Reflexions sobre el bon ús dels estudis amb vista a l'amor de Déu (Simone Weil)
  • (Gaztelaniaz) Maria Montessori, Hezitzaile ezberdin bat
  • (Ingelesez) Montessori Zerrenda Internazionala
  • (Euskaraz) Montessori eskola. Bilbon
  • (Euskaraz) Waldorf eskolen ongi etorria.
  • (Euskaraz) Trokonizen dagoen Waldorf eskola.
  • (Euskaraz) Bihotza eskola alternatiboa.
  • (Gaztelaniaz) Nafarroako Waldorf eskola.
  • (Euskaraz) Ozetako baso-eskola.
  • (Euskaraz) Hik Hasi aldizkarian “Plisti-plasta natura heziketarako espazioa” (2020-02-18an kontsultatua)
  • (Gaztelaniaz) Waldorf sistemaren oinarriak.
  • (Gaztelaniaz) Waldorf pedagogia.
  • (Euskaraz) Hik Hasi aldizkarian "Waldorf eskolak. Haurraren garapen naturala" agertutako artikulua.
  • (Frantsesez) Frantziako Steiner-Waldorf eskolen Federazioa.
  • (Frantsesez) Antroposofiaren adoktrinamendua Waldorf eskoletan. Réseau TEE [archive] (Territoires, Emplois et Environnement), site de ressources en ligne
  • (Ingelesez) Rudolf Steiner dans The Skeptic's Dictionary. [Eszeptikoen hiztegia.]
  • (Ingelesez) Waldorf hezkuntzari egindako kritikak