eskuinean
Lur zizarea (lumbricus terrestris)

Lur zizarea (lumbricus terrestris) animalia ornogabea da. Lur zizare mota bat da, zehazki Europako nagusiena. Oso onuragarria da lurra garbi mantentzen duelako. Gorputzari dagokionez, kolore marroi gorrixka du, 10-25cm inguruko luzera, eta 4-8mm inguruko diametroa. Baina, forma alda daiteke. Formari dagokionez, goiko aldea lauagoa dauka eta punta forman amaitzen da. Bestetik, segmentuz osatuta daude, hau da, eraztun modukoaz. Gainera, pixka zabalagoa den zatia (37. eraztunaren inguruan) arrautzak gordetzeko erabiltzen du, zitelo deritzona.

Bizi zikloa aldatu

Zizare baten bizi-zikloak izaki konplexu baten lau etapak aurkezten ditu. Haien arrautzak, limoi forma dituzte. Kumeak erditu eta  poliki-poliki hazten dira, gazte bihurtu arte. Hilabete batzuk geroago, zizare heldu bihurtzen dira, eta zikloa berriz hasteko gai dira.

Gainera, bizi-ziklo luzea du, 120-170 egunekoa.

Nola ugaltzen dira? aldatu

   Ba al dakizu    

Lur zizarea hermafrodita da, hau da, bi sexuen ugalketa organoak ditu (maskulino zein femenino) eta organo hauek ahotik hasita arrautzak dituzten zatiraino daude banatuta, beraien artean distantzia berdina egonda.

Ugalketari dagokionez, lurraren gainazalean gertatzen da gauean. Lehenik, espermatozoideak trukatu eta gordetzen dituzte. Ondoren, zitelo deritzon zatian obuluak utziko dira. Gero, gordetako espermatozoideak jaso eta ugalketa gertatuko da. Azkenik, lurrean askatuko dute aurrautzak eta aste batzuen ondoren zizare txikiak lurretik elikatzen hasiko dira.

Habitat eta kokapen geografikoa aldatu

Lur zizarea(lumbricus terrestris), Europakoa da, baina munduko beste leku batzuetan ere badago, Ipar Amerikan barne. Habitat hezeak nahiago ditu, eta materia organikoan aberatsak diren lurzoruetan egoten da, hala nola, basoetan, belardietan, lorategietan eta nekazaritza-eremuetan. Espezie honek paper garrantzitsua betetzen du lurzoruaren kalitatea hobetzeko, materia organikoa hondeatu eta deskonposatzen baitu.

Habitat horretara egokitzeko izaki horrek dituen mekanismoak aldatu

 

Lur zizarea(lummbricus terrestrisak) hainbat mekanismo garatu ditu bere habitatean bizirik irauteko:

1.Ingurumen-baldintza askotara egokitu daitezke, tenperaturaren, hezetasunaren eta lurzoruaren kalitatearen aldaketak barne.

2.Zirkulazio- eta arnas sistema eraginkorra: zirkulazio- eta arnas sistemari esker,oxigenoa atera dezakete airetik, eta modu eraginkorrean eraman gorputzaren bidez.

3.Hondeatzeko gaitasuna: bere gorputza egokituta dago zoruan tunelak egiteko,eta, horri esker, elikagaiak, aterpeak eta egoera txarrak saihestu ditzakete.

4.Ugalketa azkarra: ugalketa-tasa handia dute, eta horrek aukera ematen die habitat berriak azkar kolonizatzeko.

5.Digestio eraginkorra: bere digestio-sistema egokituta dago materia organikoa lurrean deskonposatzeko, eta lurzoruko beste landare eta organismo batzuek xurgatu eta erabil ditzaketen elikagai bihurtuz.

Baina, nola egiten du hori zizareak? aldatu

Lur zizarea lurrean bizi denez, materia organikoari esker elikatzen da eta horrekin nahastutako lurra ere jaten du. Horri esker lortzen da lurrak, izatea, ura eta airea jasotzeko gaitasun gehiago.

Gainera, materia organikoa sortzeko prozesua, hau da, landare, animali edo beste substantziak integratzeko prozesua, mikroorganismo edo baterien bidez egitea 3 hilabete iraun dezake. Lur zizareek prozesua egiten badute ordea, erdia iraungo du prozesua, hau da, askoz azkarragoa izango da.

Arriskuak aldatu

Europako zonalde batzuetan arriskuan dago espezie hau. Arriskuan egotearen arrazoi nagusia gizakiak aurrera eramaten dituen ekintza desberdinak dira. Arazo nagusienak zuhatzen mozketak eta lurraren kontaminazioa dira, izan ere, ekintza hauek ekosisteman eragina dute. Ondorioz, lur zizarean habitata suntsitzea dakarte gizakiaren esku-hartze hauek.

 
Arthurdendyus triangulatus

Zergatik dira onuragarriak? aldatu

Lur zizarea beharrezkoa da lurra bizirik irauteko, izan ere, lurra garbi mantentzeko gai dira, kutsadurarik gabe. Ondorioz, ingurune arazoak saihesten laguntzen dute eta beraz, gure bizi kalitatea hobetzen dute.

Gehiago jakiteko aldatu

Zizarearen mugimendua hobeto ulertzeko eta ikusteko ikusi bideoa

Zizarearen mugimendua

Bilbliografia aldatu

Dominguez, J. eta Gonzalez, M. (2010). Ciclos de vida de las lombrices de tierra aptas para el vermicompostaje. Acta Zoologica Mexicana, (2), 309-320 orr.-orr.https://www.scielo.org.mx/pdf/azm/v26nspe2/v26nspe2a23.pdf

Prado, D. (2021). Lombrices de tierra ¿asquerosas o milagros?. Ecofronteras, 25(71), 5-7orr.-orr. https://revistas.ecosur.mx/ecofronteras/index.php/eco/article/view/1955/2009

Valckx, J. Cordón Pina, A. Govers, G. Hermy, M. eta Muys, B. (2011). Food and habitat preferences of the earthworm Lumbricus terrestris L. for cover crops. Pedobiologia, 54, 139-144 orr.-orr. Preferencias alimentarias y de hábitat de la lombriz Lumbricus terrestris L. para cultivos de cobertura