Zulaketa aldatu

 
Titanio zulaketa.

Ingelesez drilling, mozketa prozesua da; non barauts baten bitartez zulo borobil bat egiten den. Barautsa lanabes birakorra da, normalean milaka bira segundoko abiadura daukana. Lanabesa piezaren aurka sakatzen da eta materiala zulatzean txirbilak ateratzen dira.

Arroka bat zulatu behar bere gogortasuna handia denez, barautsak mugimendu laburrak egin ohi ditu, rafagak egingo balitu bezala. Zulaketa mugimendua zuloaren barrualdetik edo kanpoaldetik egin daiteke, hau da, mugimenduaren ibilbidea zulo barruan edo hasita.

Kasu arraroenetan, forma ezberdinak dituzten barautsak erabiltzen dira zulo ez borobilak egiteko, adibidez lauki formadunak.

Prozesuak aldatu

Barautsekin egindako zuloek ezaugarri batzuk dituzte: zuloen ertzak zorrotzak dira eta errebabak egon ohi dira irteeran. Honek zulaketa prozesua prozesu arriskutsu bat bilakatzen du eta horregatik segurtasun-neurri asko erabiltzen dira.

Zulaketa eginez pieza kaltetu daiteke, zuloaren inguruan tentsio kontzentrazioak egongo direlako seguruenik eta beraz puntu horretan pitzadurak ager daitezke erraztasun handiagoarekin , baita ere korrosioari sentikorragoa izango da pieza.

Zuloa ahalik eta perpendikularren izan behar da piezaren gainazalarekiko, ahalik eta gutxien “mugitzeko” zuloa. Mugitzen esaten denean zuloaren ardatzaren desplazamenduari deritzo, ardatza mugitzean zulo osoa higitzen delako. Barautsaren diametroa zenbat eta handiago, desplazamendua orduan eta errazago emango da.

Normalean fluido edo jariakin bat erabiltzen da mozketaren orduan, erramintaren bizitza luzatzeko, abiadura handitzeko, gainazalaren akabera hobetzeko eta txirbilak kanporatzen laguntzeko. Jariakin hauekin pieza guztia inguratzen da likido labaingarri edo hozgarriekin.

Zulaketa puntuala aldatu

Zulaketa puntualaren zeregina abiapuntu bezala erabiliko den zulo txiki bat egitea da. Zulo txiki honen gainean geroago benetan erabiliko den zuloa egingo delako.

Zulaketa zentrala aldatu

Zulaketa zentralean bi ildaska dituen barautsa erabiltzen da, eta 60 ° ko abeilanadun barauts helikoidal bat du. Honekin lortzen dena zulo abeilanatuak egitea da.

 
Hainbat metro luzeko zuloa, granitoan zulatua.

Zulo sakonen zulaketa aldatu

Zulo sakon bat bere diametroa[1] baino hamar aldiz handiagoko luzeera duen zulo bezala definitzen da. Luzeera hain handia denez makinaria berezia erabili behar da, bai tolerantziak bai zuzentasuna mantentzeko.

Zulakera sakon hauek bakarrik metodo berezi batzuei esker lortu daiteke, haien artean pistola bidezko zulaketa edo BTA zulaketa. Bien arteko diferentzia likido hotzagarria nondik hornitzen den (kanpoaldetik edo barrualdetik) eta txirbilak kanporatzeko modua (barrualdetik edo kanpoaldetik). Esan beharra dago metodo barri bat asmatu dela: bibrazio bidezko zulaketa. Sistema honen bidez txirbilak apurtu egiten dira barautsaren bibrazioei esker eta honela modu errazago batean baztertu ahal dira.

Bibrazioa arazo larri bat izaten delako zuloa egiterako orduan, askotan barautsaren austura eragiten duelako. Arazo honi aurre egiteko hotzgarri berezi bat erabiltzen da. Indarra, bibrazioak eta soinu-igorpena kontrolatzeko, teknologia aurreratuko ikuskapen sistema bat erabiltzen da.

Mikrozulaketa aldatu

Mikrozulaketa 0,5 mm-tik beherako zulaketa da (0 hazbete). Diametro txiki horretako zulaketak arazo handiagoak ditu; izan ere, ezin dira hozgarriz lagundutako barautsak erabili, eta torloju-abiadura handiak behar dira. 10.000 bira minutuko baino gehiagoko ardatzen abiadura handiek ere erreminta-euskarri orekatuak erabiltzera behartzen dute.

Materialak aldatu

Metal zulaketa aldatu

 
Altzairuzko barauts helikoidala aluminioa zulatzen labaingarriaren laguntzaz. Txirbilak sortu direla ikusi daiteke.

Barautsa barrura doan einean txirbilak gorantza, muturretik aldentzen doaz. Haasieran honek ez du garrantzirik egin behar duten ibilbidea laburra delako, baina sakonago zulatzen doan einean txirbilak konpaktatzen hasten dira ibilbide luzeagaitik eta honek arazoak sortu ahal ditu. Hau ekiditeko, aluminioarekin normalean, mozketa fluidoak erabiltzen dira zuloa leuna eta zehatza izan dadin aldi berean.

Zuloa oso sakona denean ezin da labaingarria kanpotik sartu, eta arazo horren aurrean puntatik labaingarria botatzen duten barautsak erabili ohi dira. Kasu hauetan biratzen duena ez da barautsa, pieza baizik.

Ordenagailu bidezko zenbakizko kontrolean (CNC[2][3][4]) makina-erreminta, moko-zulaketa bidezko edo mozketa eteneko zulaketa erabiltzen dira, txirbilak ez pilatzeko modu kaltegarri batean. Moko-zulaketan barautsaren punta sartu egiten da, diametroa baino bost aldiz handiagoa den luzeera bateraino eta tarte horretako zulaketa eginda dagoenean atera egiten da erraminta. Pausu hau behin eta berriro errepikatzen da zuloa guztiz amaituta egon arte.

Zulatu nahi dugun pieza ezin duguan makinara eramana, arrazoi ezberdinengaitik (handiegia delako edo pisutsuegia delako), oinarri magnetikoa duen zulaketa-makina bat erabil daiteke. Oinarria sabaian edo posizio horizontalean zulatzea ahalbidetzen du. Makina hauek maíz erabiltzen dira eraikuntzan , fabrikazioan, itsasoan eta petrolioaren eta gasaren industrietan. Petrolioaren eta gasaren industrian, zulaketa magnetiko pneumatikoko makinak erabiltzen dira txinpartak saihesteko.

Egur zulaketa aldatu

Egurra zulatzeko orduan zulagailu elektrikoa tresna nagusi bihurtu da, baina berbikia oraindik ere asko erabiltzen da. Bien arteko desberdintasun nagusia da, lehenengoan motor batek barautsaren errotazioa bultzatzen duela eta bigarrenean eskuz erabiltzen dela.

Egurra normalean metal gehienak baino bigunagoa denez, askoz azkarragoa eta errezagoa da hau zulatzea eta gainera ez dago mozketa fluidoren beharrik. Baina egurrak duen arazoa sarrera eta irteera zuloak garbiak izatea, hauek ez erretzeko. Normalean arazo hau barauts zorrotzak abaidura altuan erabiliz saihesten da.

Zura zulatzen denean, kontuz ibili behar da pieza irteera-zulotik ezpalak ez sortzeko. Gomendagarria da, panelaren azpian eta sarjentu baten laguntzaz, zurezko tako «martir» bat finkatzea (hondatzea axola ez duen pieza). Horrela, ezpalak bertan sortzen dira eta ez dute zuraren atzealdea kaltetzen.

Azkenik ere esan beharra dago zuloak hastea egurrean errazagoa dela, barautsa indarra eginez sakatu ahal delako egurraren aurka zulo txiki bat eginez eta hau erreferentzi moduan edukiz.

  1. (Ingelesez) Bralla, James G.; Bralla, J. R. Casey. (1999). Design for Manufacturability Handbook. McGraw Hill Professional ISBN 978-0-07-007139-1. (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
  2. (Ingelesez) Smid, Peter. (2003). CNC Programming Handbook: A Comprehensive Guide to Practical CNC Programming. Industrial Press Inc. ISBN 978-0-8311-3158-6. (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
  3. (Ingelesez) Hurst, Bryan. (2006-06-01). The Journeyman's Guide to Cnc Machines. Lulu.com ISBN 978-1-4116-9921-2. (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
  4. (Ingelesez) Mattson, Mike. (2009-03-31). CNC Programming: Principles and Applications. Cengage Learning ISBN 978-1-4180-6099-2. (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).