Lankide:JJuaristi/Proba orria

Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Li-Fi» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Li-Fi (ingelesez: Light Fidelity) haririk gabeko komunikazio teknologia bat da, argia erabiltzen duena datuak eta posizioak transmititzeko gailuen artean. 2011n aurkeztu zuen Harald Haasek Edinburghen egin zen TEDGlobaleko hitzaldi batean.[1]

Li-Fiaren logoa

Li-Fiak, Wi-fi teknologiak baino abiadura bizkorragoa lortzen du LED bonbillak erabiltzen Internetera konektatzeko, argi ikusgaiak, izpi ultramoreak edo infragorriak erabiliz gero.[2] [3]

Ezberdintasun garrantzitsuena Li-Fi eta Wi-Fi artean, bigarrenak irrati-frekuentzia erabiltzen duela da. Hori dela eta, Li-Fiak zenbait abantai ditu biak alderatuz gero, garrantzitsuenak banda zabalera nabariki handiagoa, interferentzia elektromagnetikoak dauden inguruetan (hegazkinak, ospitaleak adibidez) segurtasunez funtzionatzeko gaitasuna, eta bizkortasuna dira.[4] Teknologia hau, gogoz garatzen ari dira mundu osoko hainbat erakunde.

Historia aldatu

VLC (ingelesez:Visible Light Communication) teknologia 1880an garatu zuen Alexander Graham Bellek fotofonoa sortu zuenean. VLC teknologien bidez informazioa bidaltzen da argi ikusgaia erabiltzen.

2011an, Harald Haas irakasleak "Li-Fi" terminoa sortu zuen TEDGlobaleko hitzaldi batean, "argi guztietatik haririk gabeko datuak" kontzeptua aurkeztu zuenean.[5] Edimburgheko Unibertsitateko komunikazio mugikorretako irakaslea da, eta pureLiFiren sortzailea Mostafa Afgani doktorearekin batera. [6]

Beste norabide bakarreko produktuak eskaintzen dituzte zenbait konpainiak, baina ez dira Li-Fi deitzen IEEE 802.15.7r15ko estandarizazio batzordearen arabera.

2013ko abuztuan, 1.6 Gbit/s-ko abiadura lortu zen kolore bakarreko LED bat erabiltzen. [7]

Municheko BMW fabrikan, test bat gainditu zuen Li-Fiak 2018ko ekainean ingurune industrialean funtzionamendua egiaztatzeko.[8] Gerhard Kleinpeter, BMWko proiektuen managerrak, informazioa bidaltzeko eta jasotzeko gailuen tamaina murriztea espero du, fabriketan eraginkorki erabili ahal izateko.[9]

2018ko abuztuan, Eskoziako institutu batean Li-Fia erabiltzen hasi ziren. Ikasleak haien ordenagailuetan, USB tresna batekin, sabaian dauden LED batzuek bidalitako informazioa jasotzen dute.[10]

2019ko ekainean, Oledcomm konpainia frantsesaren Li-Fi teknologia Paris Air Showean probatu zen. Konpainiak, Air France-ekin lan eginda, airean dagoen hegazkin batean probatu nahi du.[11]

Teknologiaren ezaugarriak aldatu

Li-Fia OWC (ingelesez: Optical Wireless Communications) teknologietatik dator, LED bonbilak erabiltzen dituena abiadura handiko komunikazioak eskaintzeko, Wi-Fiak egiten duen antzera. Li-Fiaren merkatuak 2013tik 2018ra ehuneko laurogeita biko hazkuntza izatea espero zen, 6 bilioi dolarko baliora iritsiz.[12] Baina errealitatean ez da hainbeste garatu.

VLC teknologiak LEDak oso azkar pizten eta itzaltzen funtzionatzen dute, [13] begiekin ikusteko bizkorregi, beraz, gizakiok ezin dugu dir-dira nabaritu. LEDak beharrezkoak badira ere, argi gutxiago erabili ditzakete guk, gizakiok, argia ez ikusteko, eta aldi berean informazioa bidaltzen jarraitzeko.[14] Argiak hormak gurutzatzeko gaitasuna ez izateak irismenaren murrizketa dakar, baina baita ziurtasuna ere Wi-Fiarekin alderatuz gero.

Li-Fiaren beste abantaila, irrati-uhinak ez erabiltzea da. Wi-Fiaren espektrua bukatzen ari da, baina Li-Fiaren edukiera ia mugagabea da.[15] Argi ikusgaiaren espektrua 10000 aldiz handiagoa da irrati frekuentzia osoarena baino. Gainera, Wi-Fia baino 10 aldiz merkeagoa izango da.

PureLiFi 2014ko Bartzelonako Mobile World Congressean aurkeztutako sistema izan zen, Li-1st izenarekin.[16]

Bg-Fi, Li-Fi sistema bat da, mugikorrentzako aplikazio bat eta zerbitzu final batek, Gauzen Internet tresna batek adibidez, osatzen dituztena. Mugikorrak bidalitako argia produktuan dagoen argi sentsore batera iristen da, eta argi hori informazio digitala bihurtuz, produktua eta mugikorra komunikatu ahal dute.[17]

Aplikazioak aldatu

Etxeen Automatizazioa aldatu

Etorkizunean, aurresaten da etxeen automatizazioan Li-Fia beharrezkoa izango dela. Segurtasuna eta azkartasuna ziurtatzen dituelako. Argiaren ezgaitasuna hormak zeharkatzeko, ezinezkoa egiten du etxetik kanpo seinalea hackeatzea.

Urpeko aplikazioak aldatu

Urrutitik erabiltzen diren urpeko ibigailu (ingelesez: ROV, Remotely Operated Vehicles) gehienak kablearekin maneiatzen dira. Honek arazo larri batzuk ditu, irismena, kableak puskatu daitezkeela eta abar. Baina argia urpetik garraio dezake, beraz Li-Fi komunikazioak erabiltzea aurreratze handia izango litzateke. Li-Fiaren helmena mugatuta dago argia urpean zeharkatzen duen distantziara. Argi kopuru adierazgarri batek ezin du zeharkatu 200 metro baino gehiago, eta ezinezkoa da 1000 metro baino gehiago igarotzea.[18]

Hegazkinetan aldatu

Li-Fi erabiltzeak ez luke hegazkinen tresneriarekin interferentziak sortuko, beraz internetera konektatu ahal izango genuke.[19]

Industria aldatu

Ingurune industrial guztietan informazioa bidali behar da, eta Li-Fia erabili ahal da gaur egunekoak (eraztun-kolektoreak, ethernet...) erabili beharrean. Denbora errealean funtzionatzeko gaitasuna duelako, haririk gabeko LANak ordezkatu ditzake Li-Fiak. Fraunhofer IPMS, alemaniar konpainia batek, horrelako aplikazioentzako osagai bat garatu du.[20]

Publizitatea aldatu

Kaleko argiak publizitatea egiteko erabiliak izan daitezke, mugikorrei hurbileko denden iragarkiak bidaliz Li-Fiaren bitartez. Dendak, gainera, haien aurreko argiak erabili ahal dituzte beherapenak edo promozioak erakusteko.[21]

Hezkuntza aldatu

Irakasleen eta ikasleen artean elkarte langileagoa sortu ahal dira denbora errealeko komunikazioa erabiliz. Elkarrekin lan egitea errazagoa izango litzateke, gainera, irakasleek laguntza gehiago eskaintzeko aukera izango zuten ikasleek eskolako materia errazago ulertu ahal izateko.[21]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Haas, Harald. Wireless data from every light bulb. (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  2. (Gaztelaniaz) «Se comercializa LiFi, la tecnología de transmisión de datos más rápida que el WiFi» LARED21 2016-02-14 (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  3. Martin, Xabier. (2016-11-28). «Lifi seinale berria» Iparra.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  4. Tsonev, Dobroslav; Videv, Stefan; Haas, Harald. (2013-12-18). Dingel, Benjamin B. ed. Light fidelity (Li-Fi): towards all-optical networking. , 900702 or.  doi:10.1117/12.2044649. (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  5. (Ingelesez) Haas, Harald. Wireless data from every light bulb. (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  6. (Ingelesez) «Company - pureLiFi - powering the innovation and adoption of LiFi» pureLiFi (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  7. (Ingelesez) «pureVLC Demonstrates Li-Fi Streaming along with Research Supporting World’s Fastest Li-Fi Speeds up to 6 Gbps» www.businesswire.com 2013-08-06 (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  8. (Ingelesez) «Li-Fi passes industrial test with BMW's robotic tools» eeNews Europe 2018-06-15 (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  9. (Ingelesez) «BMW hopes for smaller Li-Fi gear on factory floor» LEDs Magazine 2018-07-10 (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  10. futurescot.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  11. (Ingelesez) «High-speed LiFi will soon be available on Air France flights» Engadget (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  12. (Ingelesez) MarketsandMarkets. «Global Visible Light Communication (VLC)/Li-Fi Technology Market worth $6,138.02 Million by 2018» www.prnewswire.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  13. (Ingelesez) «LiFi beats Wi-Fi with 1GB wireless speeds over pulsing LEDs» Gearburn 2014-01-13 (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  14. www.newscientist.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  15. «THE FUTURE'S BRIGHT - THE FUTURE'S LI-FI - The Caledonian Mercury» web.archive.org 2015-11-04 (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  16. «pureLiFi to demonstrate first ever Li-Fi system at Mobile World Congress | Virtual-Strategy Magazine» web.archive.org 2015-12-03 (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  17. (Ingelesez) (PDF) Dietz, Paul; Yerazunis, William; Leigh, Darren (July 2003). "Very Low-Cost Sensing and Communication Using Bidirectional LEDs". (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  18. (Ingelesez) US Department of Commerce, National Oceanic and Atmospheric Administration. «How far does light travel in the ocean?» oceanservice.noaa.gov (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  19. (Ingelesez) Ayara, W. A; Usikalu, M. R; Akinyemi, M. L; Adagunodo, T. A; Oyeyemi, K. D. (2018-07). «Review on Li-Fi: an advancement in wireless network communication with the application of solar power» IOP Conference Series: Earth and Environmental Science 173 (1): 012016.  doi:10.1088/1755-1315/173/1/012016. ISSN 1755-1307. (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  20. (Ingelesez) «Fraunhofer IPMS pushes Li-Fi to 12.5Gbit/s for industrial use» eeNews LED 2016-08-30 (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  21. a b Advances in computing applications. ISBN 978-981-10-2630-0. PMC 969738499. (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu