Lankide:Ireneeruiz/Proba orria
Maitasun forma kontrahegemonikoak maitasun erromantikoak inposatzen duen mundu ikuskera desarartikulatzeko eta eraldatzeko helburua duten harreman ez monogamikoak lirateke [1]. Hortaz, maitasunaren dimentsio askatzailean ardazten diren harreman formez arituko ginateke. Izan ere, maitasun erromantikoa mendebaldeko gizarte kapitalista eta patriarkalaren ordena soziala mantentzeko tresna gisa ageri zaigu [2].
Botere harreman horiei aurre egiteko, mendebaldetik egikaritu diren maitasun forma kontrahegemoniko desberdinak jorratuko ditugu artikulu honetan. Ikuspuntu ezberdinetatik plazaratu diren arren, eta testuinguru zehatzei erantzuten badiete ere, guztiek dute amankomunean harreman ez monogamikoen printzipioa. Monogamia ulertuta erromantizaziorako, konpromiso sexualerako, bikotekideen esklusibotasunerako eta ugalketarako sistema eta pentsamendu bezala [1].
Harreman ez monogamikoak abiapuntutzat hartuta, beraz, burkide maitasuna, polimaitasuna, sare afektiboak eta anarkia erlazioanal aurkitzen ditugu maitasun harreman kontrahegemoniko gisa. Lehenengoa sobietar iraultzaren testuinguruan garatu bazen ere, azkenengo hirurak 60-70eko hamarkadan gauzatu zen iraultza sexualetik datoz. Iraultza sexualak genero zapalkuntzan izan duen eragina ikusita, burkidetasun maitasunaren ostean, iraultza sexualaren azalpenari helduko diogu.
Burkide maitasunaren kontzeptua Aleksandra Kollontaik garatu zuen SESBeko prozesu iraultzailearen testuinguruan. Autore sobietarrak maitasunaren eta genero femeninoaren arteko lotura bat egin zuen, garai hartan emakumeak bizi zuen dependentzia moral, material eta sentimalarekin harremanetan.
Zentzu honetan eta 1917ko Sobietar Iraultzarekin batera, langileen interetara jarriko zen moral sexual berri baten beharra ikusi zuen; momentu historiko horretako erakunde sozioekonomikoekin koherenteak izango liratekeenak. Bide horretatik, Kollontaik burkide maitasunaren kontzeptua planteatu zuen.
Maitasunaren irakurketa berri horretan, norbanakoen eta besteen askapena aldarrikatzen zen, parametro kolektibo batzuenpean. Berdintasuna oinarri, harreman afektibo-sexualak adiskidetasunetik eta elkartasune
tik landu behar zirela proposatu zuen autoreak. Alde horretatik, harremanetan aurkitzen zen jabetza pribatua ezeztatzen da, maitasuna ere emakume sozialistarentzat bizitzaren geldialdi puntual bat izanik.
Iraultza sexuala
aldatuIraultza sexuala esan bezala, 60-70eko hamarkadan gauzatu zen, 68ko maiatzeko iraultza kulturalarekin batera. Izan ere, borroka feministen eta homosexualen borroken gidaritzapean, heterosexualitatearen eta sexualitatearen inguruko hipokresiaren aurka altxatu ziren sexuen arteko harremanak aldatzeko helburuarekin. Era berean, penizilinari eta pastilla antikontzeptiboei esker, hasieratik formulatu ziren bi helburuak bete ziren: batetik, sexualitatea eta ugalketa desberdintzea, eta bestetik, askatasun sexuala aldarrikatzea. Lorpenik garrantzitsuenak eguneroko bizitza intimoan antzeman ziren; bada, sexualitatearen eta gorputzen askapenak aldaketa bat suposatu zuen sexuen arteko harreman afektibo-sexualetan. Zentzu horretan, hippie-en mugimenduak ere eragin zuzena izan zuen [2].
Jarrera sexual berriarekin, maitasunaren fenomenoa kolokan jarri eta harreman ez monogamikoen inguruan hausnartzen hasi ziren. Testuinguru honetatik garatu ziren polimaitasunaren, anarkia erlazionalaren eta sare afektiboen proposamen praktikoak [4].
Polimaitasuna
aldatuPolimaitasuna pertsona bat baino gehiagorekin harreman afektibo-sexuala edukitzeari deritzo, betiere harremanean parte hartzen duten pertsonen onarpena eta ezagutza ezinbestekoa delarik [5].
Hala ere, polimaitasuna ez da plantamendu itxi bezala proposatzen. Harreman polimaitaleek adostutako dimentsio batzuen barruan jokatzen du ,eta beraz, harreman polimaitaleen araberakoa da; bere oinarrian, balio amankomun batzuk identifikatu ahal ditugun arren [4].
Balioen artean zintzotasunarena eta konpromisoarena dira funtsezkoak; printzipio horiek barik ez litzatekeelako polimaitasunik egikaritu. Bide beretik, konfidantzaren, errespetuaren, babesaren, komunikazioaren eta negoziaketaren irizpideak ere aurkitzen ditugu. Hori guztia kontutan harturik, polimaitasuna justizia etikoan eraikiko litzateke [5].
Harreman ez monogamiko honetan esklusibotasuna deuseztatzeaz gain, ez dute lotura afektiboen eta sexualen arteko mailaketarik ezta ere egiten, emozioak eta esperientziak partekatzen baitatza polimaitaleen garapen pertsonala [5].
Nahiz eta polimaitasuna alternatiba bezala planteatu, zenbait kritika feminista jaso izan ditu urte hauetan zehar, bere eralbilera praktikoari dagokionean. Bada, logika kuantitatibo eta akumulatibo batetik planteatzen dira polimaitaleen esperienziak, zeinak geroz eta pertsona gehiagorekin egon, orduan eta prestigio gehiago aitortzen duen. Kuantitatiboki harremana neurtzea, zaintzaren dinamiketatik urruntzen da baita ere. Horrela, kapitalismoaren logika kontsumista eta utilitaristan jausiko ginateke, maitasunaren indar askatzailetik urrunduz [1].
Sare afektiboak
aldatuSare afektiboak ere harreman ez monogamikoen barruan kokatzen ditugun alternatiba kontrahegemonikoak dira. Sare afektiboen bidez, norbanako independenteen arteko harremanen saretze bat gertatuko litzateke.
Dena den, polimaitasunarekin alderatuz, sare afektiboen ardatzean, justizia etikoa baino, zaintzaren etika gailentzen da, zaintza hori sistema kapitalistaren logika merkantiletik kanpo gelditzen delarik. Alde horretatik, sare afektiboetan zaintzaren esparru iraultzailea sustatzen da edozein harremanen oinarrian [1].
Zaintza horren bermea, harremanen saretzean parte hartzen dutenen konpromisoan ez ezik, onarpenean ere zentratzen da, betiere kolektibotasun baten ikuspegitik garatzen delarik. Gauzak horrela, sare afektiboetan funtsezkoa da beste pertsonak ezagutzeaz gain, horien onarpena ere ziurtatzea, kideen onarpenarekin sortzen baita sarea [1].
Berdintasunean eta askatasunean ardazten diren harremanak ere elkarrekikotasunaren eta birbanaketaren dimentsioak ere barnebildu behar ditu, ezinbestekoak baitira sentimendu komunitario bat garatzeko, bikotearen eta familiaren unitateaz harago [6].
Anarkismo erlazionala
aldatuAnarkismo Erlazionalak edo Anarkia Erlazionalak erreferentzia egiten die aldez aurretik kategorien bidez zehazten ez diren harremantzeko praktikei. Alde horretatik, Anarkismoak planteatzen dituen ideia eta printzipioetatik abiatzen da (praktika autoritarioen eta hierarkien ukapenetik) harreman afektiboak garatzeko bestelako marko bat irekiz.
Maitasuna, beraz, ez dute bere zentzu hertsian ulertzen; hau da, maitasuna ezaugarritzen duten harreman afektibo-sexualak ez dituzte soilik bikotekidearekin praktikan jartzen. Hortaz, normatiboki bikotekidearekin sor daitezkeen harremantzeko kodigoak (konpromisoarena, bizikidetzarena, konfidantzarena, errespetuarena…) bikotekidearen unitatetik at geratzen diren harremanetan gorpuztearen alde agertzen zaigu anarkismo erlazionala. Zentzu honetan, aldez aurretik ezarritako bikotekidearen, lagunaren edota senidearen kategoriak deuseztatzen ditu, harremanen hierarkizazioarekin apurtzeaz gain, harreman horizontalei bidea irekitzen zaie [7].
Bide beretik, maitasun hegemonikoan aldarrikatzen den esklusibotasun sexual zein erromantikoa ere ezeztatzen ditu. Maitasuna muga gabeko errekurtsotzat ulertzen duten heinean, momentu berean pertsona bat baino gehiago maitatzea posible denaren aldarria egiten dute. Monogamiaren deuzestapen horrek norbanakoen independentzia eta autodeterminazioa errespetatzen ditu, bakoitzaren kokapen soziala eta identitatea ere kontuan hartuz. Anarkismo erlazionalak hemen egiten duen ni-aren garrantziak tradizio libertariotik edaten du, norbanakoen arteko harreman independenteen bitartez haien artean saretze bat gauzatzen den arren [8].
Hainbat dira anarkismo erlazionalaren oinarrian aurkitzen ditugun printzipioak. Horien artean gu geu eta besteak ezagutzeko beharra identifikatzen da, gizartean aurkitzen diren eskaera eta betekizun normatiboetatik harago. Egungo harremanek bultzatzen dituzten mesfidantza eta segurtasun ezaren aurrean, hitz egiteko, azaltzeko, elkar ikusteko eta arduratsuak izateko marko bati bidea irekitzen zaio praktika horien bidez, zeinetan gurekiko eta bestearekiko zaintza ezinbestekoa den [8].
Laburbilduz, esan dezakegu, anarkismo erlazionala dominazioan, boterean eta hierarkian ardazten diren harremanak gainditzeko tresna praktikoa dela. Hein handi batean, anarkismo erlazionalaren praktikak banakotasunetik proiektatzen diren arren, maitasuna indar askatzaile kolektibo bezala ere ulertzen dute; horrelako harreman moldeak egikaritzen ari direnen arteko elkartasuna eta babesaren aldekoak baitira, besteak beste.
- ↑ a b c d e Vasallo, Brigitte, author.. Pensamiento monógamo, terror poliamoroso. ISBN 9788416227242. PMC 1063798607. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ a b Herrera. (2010). La construcción cultural del amor romántico. Fundamentos.
- ↑ Kollantai, Alexandra.. (1976). Autobiografia de una mujer sexualmente emancipada.. Anagrama ISBN 8433964518. PMC 778184349. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ a b Freire, S. E. D. A. (2013). Poliamor, uma forma não exclusiva de amar: correlatos valorativos e afetivos.
- ↑ a b c Anapol, D. (2010). Polyamory in the twenty-first century: Love and intimacy with multiple parnerts. Lanham CA: Rowman & Littlefield Publishers.
- ↑ Esteban, M. L. (2011). Crítica del pensamiento amoroso: Temas contemporáneos. Edicions Bellaterra.
- ↑ .
- ↑ a b .