Lankide:Igone Franco/Proba orria

Céline Sciamma (1978ko azaroaren 12a) gidoilari eta zinema zuzendari frantziarra da.[1]

Gaztaroa eta hezkuntza aldatu

Sciamma Cergy-Pontoisen hazi zen, Paris inguruko aldiri batean.[2] Bere aita, Dominique Sciamma, software diseinatzailea da, eta bere anaia, Laurent Sciamma, interpretatzailea eta diseinatzaile grafikoa da.[3]

La Fémis zinema eskolara joan aurretik, Sciammak literatura ikasi zuen.[4]Haur zela, irakurle sutsua zen eta nerabe garaian zinemarekiko interesa garatzen hasi zuen.[5] Bere lehenengo Naissance des Pieuvres gidoi originala La Fémiseko ebaluazio amaierarako idatziko du. Xavier Beauvois, nor ebaluazio koadroaren presidentea izango dena eta bere mentore bezala kontsideratuko dena, filma aurrera ateratzeko konbentzituko dio.[6] Eskola bukatu eta urte bete geroago, filmaketarekin hasiko da bere jaioterrian.[7]

Ibilbidea aldatu

Sciammaren lana minimalista kontsideratzen da, neurri batean La Fémis zinema eskola ospetsuan ikasle zela, Xavier Beauvois bere mentorearen aldetik jasotako irakaskuntzarengatik. Nahiz eta oso formalista eta idiosinkratikoa kontsideratzen zaion (gehienbat elkarrizketa faltarengatik eta eszenaratze oso estilizatuengatik), Sciammaren ekoizpena, Naissance des pieuvres filmetik hasita, zinema frantziarrean sarritan ematen den heldutasunerako prozesuaren motiboarekin (coming-of-age) oso estuki erlazionaturik dago bere zinema, non nerabe eta aurrenerabeak ardatz diren. Gainera, Sciamma oso interesaturik dago neskek hazkuntza garai horretan beraien artean bizitzen dtuzten generoaren eta identitate sexualen jariakortasunarekin[8].

Bere estreinuko filma, Naissance des pieuvres, Cannesko Zinemaldiko Un certain regard sailean proiektatzeko aukeratua izan zen 2007an. Filmak hiru izendapen lortu zituen 2008ko César Sarietarako: Sciammak ópera prima hoberenerako, eta Adèle Haenel eta Louise Blachèrek errebelazio aktore onenaren sarirako.

Sciammak 2010ean Pauline, bere lehenengo film laburra zuzendu zuen gobernu frantziarrak bultzatutako homofobiaren aurkako kanpainia baterako.

Bere 2011ko Tomboy filma hilabete gutxitan idatzita eta filmatua izan zen[9], eta Berlingo Nazioarteko Zinemaldiaren 61. edizioaren Panorama sailean saritua izan zen.

2014ean, bere Bande de filles pelikula Cannesko Zinemaldiko Quinzaine des Réalisatieurs sekzio independentean proiektatzeko hautatua izan zen[10]. Baita Torontoko Zinemaldian[11] eta Sundanceko Zinemaldian[12] proiektazeko ere. Elkarrizketa ezberdinetan, Sciammak aditzera eman du Bande de filles heldutasunerako bide horren bere azken filma izango izango zela, Naissance des pieuvres eta Tomboy filmekin batera, trilogia bat kontsideratzen ditu.[13]

Estiloa aldatu

Sciammak Para One ekoizle frantsesarekin kolaboratzen du bere soinu bandetarako,[14] eta iraganean musikari eta zinemagilearen zenbait film laburren gidoiak idatzi ditu ere, hala nola, Les Premières Communions.[15] Zuzendari moduan, ezaguna da aktore ez-profesionalekin lan egiteagatik[16]. Sciammak adierazi du moda eta estiloa karakterizazioaren zati garrantzitsua direla, eta horregatik, nahiz eta izendatu gabe, askotan bere filmetako jantzien diseinuaren ardura beregain hartzen du[17].

Filmografia aldatu

Urtea Filma Kargua Oharrak
Zuzendaria Gidoilaria
2004 Les Premières Communions X Film laburra
2006 Cache ta joie X Film laburra
2007 Naissance des Pieuvres X X Louis Delluc saria - Opera prima hoberena
Cabourgo Zinemaldia - Epaimahai gaztearen saria
Hautatua - César sariak - Film luze hoberena
Hautatua - Caméra d'Or (Cannesko zinemaldia)
Hautatua - Un Certain Regard saria (Cannesko Zinemaldia)
2009 Pauline X Film laburra
2010 Ivory Tower X
2011 Tomboy X X Berlingo Nazioarteko Zinemaldia - Epaimahaiaren Teddy saria[18]
Buenos Airesgo Zinema Independentearen Nazioarteko Zinemaldia - FIPRESCI saria
Buenos Airesgo Zinema Independentearen Nazioarteko Zinemaldia - SIGNIS saria
Jacques Prévert antzeztokiaren saria - Gidoi hoberenaren saria
2012 Les Revenants X Telebista saioa
2014 Bird People X Gidoi aholkularia
2014 Bande de filles X X Kermode saria - Zuzendari hoberenaren saria
Stockholmoko Nazioarteko Zinemaldia - Film hoberenaren saria
Lumières Sariak - Epaimahaiaren sari berezia
Hautatua - César Sariak - Zuzendari hoberena
Hautatua - Europako Parlamentuaren LUX Saria
Hautatua - Lumières Sariak - Film hoberena
Hautatua - Lumières Sariak - Zuzendari hoberena
2014 Bébé Tigre X Argumentu aholkularia
2016 Quand on a 17 ans X
2016 Ma vie de courgette X César Sariak - Moldaketa hoberena
Lumières Sariak - Gidoi hoberena
Hautatua - Annie saria film luze baten ekozipenaren idazketagatik
2018 With the Wind X Gidoilari kolaboratzailea
2019 Portrait de la jeune fille en feu X X Cannesko Zinemaldia - Gidoi hoberenaren saria

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) «Céline Sciamma : biographie, actualités et émissions France Culture» France Culture (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  2. (Ingelesez) «The stars of Girlhood: ‘Our poster is all over Paris, with four black faces on it…’» the Guardian 2015-04-26 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  3. (Ingelesez) «Laurent Sciamma : meilleur espoir» STANDARD 2012-05-07 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  4. «Céline Sciamma: Interview - Time Out London» web.archive.org 2020-01-14 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  5. «Céline Sciamma: Interview - Time Out London» web.archive.org 2020-01-14 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  6. (Ingelesez) «Céline Sciamma talks 'Tomboy'» Time Out Barcelona (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  7. (Ingelesez) «Interview with Céline Sciamma | TAKE ONE |» TAKE ONE 2011-09-15 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  8. Palmer, Tim (2011)
  9. (Ingelesez) Silverstein, Melissa. (2011). Interview with Celine Sciamma: Writer/Director of Tomboy BLOGS. http://blogs.indiewire.com/womenandhollywood/interview-with-celine-sciamma-writer-director-of-tomboy or..
  10. (Ingelesez) Goodfellow, Melanie. (2014). Cannes Directors' Fortnight 2014 lineup unveiled. Screendaily, https://www.screendaily.com/cannes/cannes-directors-fortnight-2014-lineup-unveiled/5070844.article or..
  11. (Ingelesez) «Girlhood» TIFF (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  12. (Ingelesez) «girlhood» www.sundance.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  13. «Interview: 'Girlhood' Director Celine Sciamma on Race, Ge | Shadow and Act» web.archive.org 2015-02-08 (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  14. (Ingelesez) Faire, Savoir. «Savoir Faire» savoirfairecie.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  15. «Les premières communions – Casting sur MUBI» mubi.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  16. (Ingelesez) Crummy, Colin. (2015-05-08). «karidja touré shines bright in céline sciamma’s girlhood» i-D (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  17. «‘Girlhood’ Director Celine Sciamma Talks Paris, Friendship, and Colorful Storytelling» Tribeca (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  18. (Ingelesez) Walber, Daniel. «The Out Take: 10 Fantastic Teddy Award-Winning LGBT Films To Watch Right Now» MTV News (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).