Portrait de la jeune fille en feu
Portrait de la jeune fille en feu 2019ko Céline Sciamma frantziar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
2019ko Cannesko Zinemaldian estreinatu zen, eta Gidoi Onenaren saria eskuratu zuen.
Sinopsia aldatu
Frantziako Bretainia, 1770. Mariannek Héloiseren ezkontza-erretratua margotu beharko du neskak komentua utzi eta gutxira. Héloisek ez du onartuko halabeharrez ezkondu behar duenik, eta erretraturako paratzeari uko egingo dio. Beraz, Mariannek ezkutuan lan egin beharko du. Horretarako, konpainiako damatzat aurkeztuko da, hala, egunez begiratu eta gauez margotzeko. Bien artean oso harreman berezia garatuko da.[1]
Aktoreak aldatu
- Noémie Merlant: Marianne
- Adèle Haenel: Héloïse
- Luàna Bajrami: Sophie
- Valeria Golino: Kondesa
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |