Ander Egurtzegi naiz, Santurtziarra, hizkuntzalari historiko, fonologo eta fonetista.

Lana aldatu

CNRS-entzako lan egiten dut, Baionako IKER UMR5478 laborategian. Batez ere hots aldaketan egiten dut lan. Euskara da gehien landu izan dudan hizkuntza, baina andaluzierarekin, gaskoiarekin, galizierarekin eta lakotarekin ere ibilia naiz, besteren artean.

Gai asko landu ditut: metatesia, /u/-ren aitzineratzea, hasperen sudurkaritua, kontsonante taldeen moldaketa, azentuera aldaketa, hitz amaierako trabarien ahostuntzea, eta hizkuntza eta aldaera gutxituen deskribapen akustikoa, beste askoren artean. Nire lan gehienak nire web-orrian[1] aurkitu daitezke.

UPPA-ko Euskal Ikasketetan Euskal Fonologia, eta UPV/EHU-ko Hizkuntzalaritza Masterrean Hots Aldaketa irakasten dut.

Aurretik Municheko Unibertsitateko Fonetika Laborategian, Madrilgo Complutense Unibertsitatean, City University of New York eta Euskal Herriko Unibertsitatean lan egin dut.

Wikipedian aldatu

Wikipedian, ezagutzen ditudan kontuak lantzen ditut. Hau da, fonetika, fonologia eta horien inguruko sarrerak batez ere. UPPAko Euskal Ikasketetako lehen mailako ikasleak abentura honetan bidaide ditut. Theklan ere hor dugu, behar dugunean laguntzeko prest.


Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Egurtzegi, Ander. «Publications» Ander Egurtzegi (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).