Lankide:Dragoi bola/Proba orria

Mendi-ibili[1] aldatu

Mendi-ibilia oinez eta aire librean egiten den ibilaldi ez lehiakorra da. Jarduera honek baditu homologaturiko ibilbideak, nahiz eta, bestelako ibilbideak ere erabiltzen diren, hala nola, bidezidor, landa-bide eta bestelakoak. Kirola eta turismoa elkartzen ditu eta normalean zailtasun txikia izaten du, nahiz eta bakoitzak aukeratu dezakeen bere mailara egokitzen den ibilbidea.

Bigarren Mundu Gerra ondoren finkatzen da jarduera Frantzian, frantsesek sorturiko ibilbideen markaketa proiektu baten ondorioz. Gehienbat elkarteen esku zegoen jarduera izan da urte askotan, eta milaka kilometro egiteko aukera eman die bidaiariei, baina gaur egun, markarturiko ibilbide homologatu eta ez homologatuei esker gizartearen gehiengoarentzat eskuragarria da bere sinpletasuna, arrisku eza eta kostu eskasa direla eta.

Trekking-a, mendizaletasuna edota txangoekin nahastu daiteke baina badago modalitateen artean desberdintasuna. Modalitate guztiak ez lehiakorrak dira, nahiz eta azken urteetan zenbait txapelketa desberdin nabarmentzen hasi diren.

  • Trekkinga: Bi puntu desberdin biltzen dituen ibilbide luzea da, bete ahal izateko egun bat baino gehiago behar da.
  • Mendizaletasuna: Mendi tontorretara heltzea helburu duen jarduera da, material eta ekipamendu bereziak eta jarduera bete ahal izateko egokiak eskatzen dituena.
  • Txangoa: Burututako ibilbidea seinalizatuta edo seinalizatu gabe egon daiteke.
  • Mendi ibilia: Egun bateko jarduera da, ibilbide seinalizatua eta bi puntu edota zirkularra egiten duena.

Galdutako antzinako ibilbideak berreskuratzeko erabili izan da, interes paisajistiko, historiko, etnografikoa sendotuz, desnibel eta zailtasun maila txikiarekin, nahiz eta maila desberdinak aurkitu haien artean, pertsona edo talde bakoitzak bere egoera fisikora eta denborara gehien egokitzen dena aukeratu ahal izan.

Ibilbide motak eta seinalizazioa:[2] aldatu

 
PR- seinalitika

Hiru ibilbide mota aurki ditzakegu, ibilbide motzak (PR), ibilbide handiak (GR) eta ibilbide herrikoiak, bakoitza seinalizazio desberdinarekin.

Ibilbide herrikoiak (SL): aldatu

Berdea edo urdina eta txuriarekin adierazten diren ibilbideak dira eta herri edo hiri baten inguruan izaten ditugu. Egiteko errezak izaten dira.

Ibilbide motzak (PR): aldatu

 
GR seinalizazioa

Normalean komunitate edo probintzien barruan aurkitzen ditugu eta kolore horiz eta txuriz adierazten dira. Egun bakarreko ibilbideak dira.

Ibilbide handiak (GR): aldatu

Probintzia edo estatu mailan aurkitzen ditugu eta hauen identifikazioa gorri eta txuria izaten da.

Euskal Herria eta mendizaletasuna[2] aldatu

Euskla Herrian beti izan da mendiarekiko afizio handia. Goi mailako mendizale ugari aurkitzen dira euskal lurraldean eta baita mundu mailan, hainbat espedizio garrantzitzutan parte hartu duten mendizaleak. Euskal Herriak mendiz osaturik dago eta egoera honek beti baimendu izan du euskaldunak mendira joan izatea. Horretaz gain, euskal mendiek badute historia baita ere, hainbat pasarte gertatu direlarik.

Zaletasun honek, Mendiko Euskal Federazioa – Euskal Mendizale Federazioa Elgeta-n sorrera ekarri zuen, (Gipuzkoa) 1924ko maiatzaren 18an, Araba-ko, Bizkaia-ko, Gipuzkoa-ko eta, Euskaldun-Nafarroa Alpinismoko Federazio izendapenarekin, Nafarroa-ko Mendi Gizarteek bultzatuta.

Federazioa[2][3][4] aldatu

Estatu mailan, europarekiko baita munduarekiko aurki dezakegun federazioa Federacion Española de Deportes de Montaña y Escalada (FEDME) da. Euskal mendizale federazioa (EMF) beste herrialdeetako federazioekin batera, hala nola, FAM (Aragonen) edota FAM (Andaluzian) aurki dezakegu.

Federazioen papera, mendizaleei babesa ematea da, ibilbideak bere erabilerarako egoki mantenduz, mendi aterpeak eskainiz edota iztripuren bat gertatu ezkero erreskatatuz. Bazkide izateko, talde edo elkarte baten bitartez egin beharra dago.

Mendi federazioak hainbat mendi modalitate babesten ditu, hala nola, eskia, alpinismoa, arroilen jaitsiera, eskalada, mendi lasterketak eta hainbat gehiago.

Janzkera eta elikadura:[5][6] aldatu

 
[7]Motxilaren egitura

Ez dago zehazturiko araurik janzteko garaian ezta elikaduraren inguruan ere, bai ordea hainbat gomendio jarduera ahalik eta seguruen egiteko.

Janzkera: aldatu

Arropei dagokienez, klimari eta inguruari egokituriko arropak gomendatzen dira, euria, hotza, beroa, haizea... kontuan izanik. Hobeto beti galtza eta kamiseta luzeak janztea euli, eltxo, erle, landare eta abarren ziztadak ekiditeko eta zira edo euritarako egokia den jaka bat. Oinetakoak, orkatilerainokoak gomendatzen dira, okerdurak saihesteko asmoz eta zoru irristakor gabekoak. Euritakoak ere non mugituko garen arabera. Eguzkitako krema, betaurrekoak eta zapi bat eramatea ere gomendatzen da, motxilan behintzat.

Laguntzazko materiala: aldatu

Motxila egoki bat eramatea ezinbestekoa da, materialak ondo gorde eta eroso eramatekoa. Ibiltzeko garaian makilekin joatea ere lagungarria da. Beti ere, ibilbidea markatuta egon arren, mapa bat aldean izatea ondo etortzen da eta mugikorra eta bateria gehigarri bat izatea ez dago soberan badaezpada, baita labanaren bat ere.

Nutrizoa eta hidratazioa: aldatu

Elikadurari eta urari dagokionez, ura beti ere soberan izatea beharrezkoa da, eta ahal den puntu guztietan errekargak egitea. Egarri ez izan arren, une oro edatea egokia da. Jana beharrrezkoa dugu, ez da gauza berdina egun bakarreko ibilbidea egitea edo hainbat egunetakoa. Egun bakarreko ibilbidea egiteko, fruitu lehor, txokolatina, fruta edota ogitartekoren bat beti ere motxilan sartuta izan behar dugu eta edatearen antzera, jatea ere epe motzean egitea beharrezkoa dugu. Egun bat baino gehiagokoa bada, ogitartekoa ez da egokiena ez bait da ongi mantenduko, hala ere, beti pentsatu beharra dugu karbohidrato ugari dituzten elikagaiak direla egokienak.

Errefentziak: aldatu

  1. (Gaztelaniaz) mundo, Francisco Fontano PatánDesde niño sentí infinita curiosidad por descubrir el; mapas, así que estaba escrito que sería un viajero Exploré el mundo primero a través de; revistas, y luego en persona Tras escribir como freelance en varias; viaje, viví un año en Barcelona donde obtuve una maestría en periodismo de; que, fui miembro fundador del proyecto Caminos Sellados y gané un premio Malta Tourism Press Award como coautor del libro Postales del Mundo: MaltaHe visitado 23 países de cuatro continentes y mi filosofía es; Descubrir, En Todo Lugar Hay Algo Por. «Viajar haciendo senderismo» Viajeros en ruta (Noiz kontsultatua: 2021-06-08).
  2. a b c (Gaztelaniaz) http://www.ziranet.es,+ZiRaNet |. «Euskal Mendizale Federazioa - Federación Vasca de Montaña» emf.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-08).
  3. «FEDME - Federación Española de Deportes de Montaña y Escalada» www.fedme.es (Noiz kontsultatua: 2021-06-08).
  4. (Gaztelaniaz) Relaciones internacionales – Elecciones FEDME´20. (Noiz kontsultatua: 2021-06-08).
  5. «Qué llevar para hacer senderismo» Los cinco enebros 2018-02-28 (Noiz kontsultatua: 2021-06-08).
  6. (Gaztelaniaz) ESCRITO: alimentación en el senderismo | Scapha. 2013-05-03 (Noiz kontsultatua: 2021-06-08).
  7. «Nola eraman materiala motxilan - Ibilkari - Berria» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).