Lankide:Asier Mirón/Proba orria

Karlisten txapelgorria

Txapela XIX. mendeanAldatu

XIX. mendeko erdialdean, lehen karlistaldiarekin batera, txapelaren erabilera zabaldu egin zen Euskal Herrian.Gatazka armatu honetan parte hartu zuten bi aldeetako soldaduek, hau da, Liberalek eta Karlistek, erabili zuten txapela. Zumalakarregi museoak Txapela XIX. mendean[1] argitaratutako aldizkarian azaltzen den moduan, Zumalakarregi jenerala izan zen txapelaren erabilera sustatu zuena Karlisten armadan. Soldadu eta ofizialak zeramaten txapela jantzita, burua estaltzeko erosoa izateaz gain, hauek egiteko behar zen artilea tokiagn bertan eskuratzea erreza baizen .

Miguel de Unamuno (1864-1936) idazlearen arabera[2], Frantziako hegoaldetik etorritako soldadu Kristino liberalak izan ziren, lehen karlistaldiaren hasieran txapelaren erabilera hedatu zutenak. Txapelgorriak edo kapela gorriak ezizenez ezagunak egin ziren hauek. Hortaz, Unamunoren esanetan, Karlismoaren ezaugarri nagusia izan den txapelgorria, liberalen ikurra izan zen ere Karlistaldietan

Honez gain, armada bakoitzean erabiltzen zuten txapelen kolorearen auzia dugo. Soldadu liberalek erabiltzen zituzten txapelak gorriak ziren. Karlisten aldean berriz, erabiltzen zuten kolorea zein zen ez dago hain argi. Iruditeria tradizionalaren arabera, Zumalakarregiren txapela zuria eta zabala zen. Baino Jose Mari Bereciartúak azaltzen duenez, karlisten jeneralak buruan zeraman txapela gorria zen[3]. Hasiera batean, soldadu karlista gehienen txapelak zuriak ziren tindatu gabe zeudelako. Baino Oriamendiko gudua eta gero txapelak tindatzen hasi ziren, beraien posizioak antzemateko kolore aproposa baizen zuria. Beste iturri batzuen arabera, karlisten ofizialak ziren txapelgorria zeramatenak, eta soldaduek berriz garai horietan ohikoak ziren beltza eta urdin koloretakoak.

Izan ere, txapela gorriaren erabilerak sortzen zituen nahasmenekin amaitzeko asmoz, Iparraldeko armada Liberalen jenerala zen Baldomero Esparterok aginduta, txapelaren erabileraren debekua zabaldu egin zuen.1838ko azaroan argitaratutako aginduan azaltzen den moduan: “Herritarrak eta estatuak, nahiz soldaduak eta bizilagunak, debekatuta izango dute txapelaren erabilera, honek sortzen duen alarma eta nahasmenagatik”. Lege honen agindua betetzen ez zutenek, isun bat jasotzen zuten zigor moduan. Agindua birritan hausten zuten herritarrek, espetxe zigorra jasotzeko arriskua zuten.

Halere, ebazpen honen eraginkortasuna indarra galdu zuen urteak igaro ahala.Txapelaren erabilera herritar klase guztien artean nagusitu zen, eta polizia- nahiz militarrek ere erabiltzen hasi ziren. Hauen artean, 1844. urtean Gipuzkoa eta Bizkaian sortutako foru polizia berriak. 1859an Afrikako gerrateetara bidalitako “Baskongadetako tertzioak” ere, txapela erabili zuten eta hauen jantzietako osagarri adierazgarrienean bilakatu zen. Nafarroako mikeleteak eta 1931. urtean, II. Errepublikan sortutako Eusko Jaurlaritzaren gudariak ere txapelaren erabilerarekin jarraitu zuten. Franco diktadorea hil ondoren, Euskal Autonomi Erkidegoan sortutako Ertzaintza foru polizia berriak ere, txapela erabiltzen jarraituko du, hauen ikur garrantzitsuenetakoa bilakatu delarik.

Bigarren karlistaldian (1872-1876) txapela erabiltzen jarraituko dute soldaduak. Baino oraingo honetan, 1859an Tolosan sortutako Boinas Elosegui enpresa izan zen txapelak ekoiztu zituena. Industrializazioaren ondorioz, ehungintzan izan ziren aurrerapenei esker, txapelen ekoizpena merkeagoa zen eta hauen salmenta asko igo zen. Gauzak horrela, 1892. urtean Fábrica de Boinas La Encartada sortu zen Balmasedan (Bizkaia). Honen ondorioz, txapelaren erabilera industria guneetako herri eta hirietara zabaldu zen eta lantokietako proletarioa ere txapela erabiltzen hasi zen, langile klasearen ikurrean bilakatuz.

ErreferentziakAldatu

  1. Txapela XIX. mendean. . Noiz kontsultatua: 2020/01/21.
  2. Miguel de Unamuno, La boina. El liberal, 1940 abendua.
  3. Jose María Berciartua, Nuestra boina. La gran enciclopedia vasca, (Bilbo, 1978)