Lankide:Apesetxea/Proba orria

Eurokonektore

aldatu

Euro konektorea, audio eta bideo informazioa trukatzen duen konektore estandarizatua da, 21 konexio edo pin dituena. 1978. urtean diseinatu zen Frantzian eta 1981tik aurrera legeak dio merkaturatzen diren telebista eta bideo ekipo guztietan derrigorrezkoa dela. SCART izenez ere ezagutzen da (batez ere herrialde anglosaxoietan), siglen esanahia Syndicat des Constructeurs d'Appareils Radiorécepteurs et Téléviseurs izanda, hain zuzen, Frantzian ez da ia izen hori erabiltzen, péritel baizik.

 
Eurokonektore ar

CENELECeko arauren arabera, izendapen teknikoa EN 50049-1:1997 da.

Alde batetik, kontsumitzaileari kalitatezko irudia bermatzeko diseinatu zen (bideoetan eta ordenagailuetan SECAMeko modulatzaileak ezartzearen kostu handia saihestuz) eta bestetik, Frantziako industriarako neurri protekzionista bermatuz, bere seinalearen kalitateak azken honetan huts egitea ekarri zuen, mundu osoak erabilia, Amerikako kontienteak ezik. Japonian ere S-Video-rekin eremua eztabaidatzen du. Konektoreak 480p NTSCeko edo 576p PALeko gehienezko bereizmena onartzen du.

Eurokonektoreak, telebistak, bideoak, DVDak, TDTak, satelite-hargailuak, ordenagailuak (VGA-Scart[1] egokigailu bat erabil dezakezu), bideokontsolak eta beste gailu batzuk azkar eta kalitate onean konektatzea errazten du. Konektorea konexio okerrik ez izateko diseinatzen da, eta behar diren seinale guztiak kable bakarrean dituela. Sarrerako eta irteerako seinaleak bereizita dituenez, bi konektore dituzten hainbat gailu konektatu daitezke, kate konexio baten bitartez, bihurketen ondorioz seinalea degradatu gabe.

Bidirekzionalitate horri esker,  telebista batek antenatik jasotako seinalea prozesatu, bideo irteeraren bidez set-top-box ekipo batera bideratu eta dagoeneko prozesatua telebistara itzultzen du atzerapenik gabe. Frantzian Canal+ deskodetzaileetan erabiltzen den mekanismoa da.

Hala ere, Frantziatik kanpo, gama baxuko ekipoek normalean audio/bideo seinaleetara soilik murriztutako eurokonektore bat ezartzen dute (baita mono estereoaren ordez). Horregatik, Espainian beharrezkoa izan zen RGB seinalea, audio/bideora egokitzailearen merkaturatzea. TDTa progresiboki ezartzeak eta VHSa DVDarekin ordezkatzeak, plasma edo TFT pantailetan jada existitzen ez den praktika hori baztertzen ari da.

Arauari dagokionez, kable batek bere barneko kable bakoitza babesten du (antenaren kablearen antzekoa), baina kable merkeetan taldeka babesten dira edo ez dira babesten (kable laua erabiliz), horrek kablearen luzera murrizten duelarik, interferentziak handitzen direnez. Konektoreetan ere material txarrak erabiltzeko joera dute,  pinen haustura eraginez.

Ohiko beste praktika txar bat konmutadore bloke merkeetan dago, non audio/bideo seinaleak bakarrik aldatzen diren, beste guztiak beti konektatuta utziz. Horrek konektatutako ekipoen arteko interferentziak eragiten ditu (standby-en dagoen kontsola batek 1V seinaleak oraindik ditu) eta ekipamendua kaltetu dezake. Gauza bera gertatzen da ekipoak behin piztuta daudenean konektatzen badira. Arazo hori saihesteko, sakagailuak dituzten konmutadoreak erabil daitezke AV[2] iturria hautatzeko.

Eurokonektoreak, gailu bati telebistara komandoak bidaltzeko, seinaleen truke azkarrarekin, aukera ematen dio. Adibidez, azpitituluak bistaratzeko, birkodetze prozesu osoa egin beharrean  (seinalearen hondatzearen ondorioarekin), telebistari esan diezaiokezu zenbait eremutan, ______________, gailua sortutako irudia bistaratzeko bideoaren ordez.

Europan RGBtik erabiltzeak, PALeko eta SECAMeko existentziaren arazoa sahiesten du eta NTSCeko ere, horretarako prestatutako telebistetan bideo-jokoen jatorrizko moduez gozatzeko aukera emanez, irudiaren hobekuntza kualitatibo batekin.

Bideokontsolekin, batez ere zaharragoekin, oso ohikoa da RCAren kableen adaptadore bat entregatzea, hiru RCA emeak muntatuta dituela eurkonektoreen hedadura gisa, edo sarrerako eta irteerako RCA seinaleak ordezkatzen dituen S- video entxufea. Bost RCA konektore dituen kablearen alternatiba merkeagoa da, bakoitza bere kablearekin.

Gailuen arteko kableak mutur bakoitzean konektore maskulino batean amaitzen dira, baina bata sarrera eta bestea irteera denez, kable egokiak aldatzen dira. Horrela gertatzen da 1/2, 3/6, 17/18, 19/20 pin bikoteen kasuan. Gainerako kableek zenbaki bereko pinak lotzen dituzte.

Jatorrizko diseinuari ezaugarriak gehitu zaizkion arren, HDMIk eta definizio altuaren agerpenak, ez dute iragartzen berriro zabalduko direnik.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Hinestrosa, Juan Jesus Gomez. «Cómo conectar el PC a una TV de tubo mediante cable euroconector RGB (SCART)» Puntodepartida.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  2. (Alemanez) VIVANCO – Your digital Lifestyle – made easy.. (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).