Konektore elektrikoa zirkuitu elektriko edo elektronikoetako osagaiak edo zirkuitu batzuk haien artean lotzeko elementua da. Zirkuitu elektriko edo elektroniko bateko osagaiak elektrikoki konektatuta daude korronte elektrikoa pasatu baldin badaiteke batetik bestera eroale elektrikoen bidez.

«Manta DVD-012 Emperor Recorder» grabagailuaren atzeko aldea, hainbat konektore elektriko ikusgai daudelarik.

Oro har, konektore elektrikoa gailu elektromekanikoa da, eta zirkuitu elektriko edo elektroniko baten osagaien artean edo zirkuituen artean konexio elektrikoa ahalbidetzeko erabiltzen da.

Konexioa aldi baterakoa izan daiteke, ekipo eramangarrietarako bezala, muntatzeko eta desmuntatzeko tresna bat eska dezake, edo bi kable edo aparaturen arteko lotura iraunkorra izan daiteke.

Normalean, entxufe batek eta base batek osatzen dute kontektorea.


Ehunka konektore elektriko mota daude. Konektore-konfigurazio desberdinak fabrikatzen dira potentzia-aplikazioetarako, eta datu eta ikus-entzunezko aplikazioetarako. Egokigailu bat erabil daiteke konektore desberdinak lotzeko.

Konektore elektrikoak oinarrizko lau kategoriatan bana daitezke, funtzioaren arabera:

  • linea- edo kable-konektoreak, etengabe kable bati konektatuta daudenak, beste terminal batera konektatu ahal izateko (tresna finko batera edo beste kable batera)
  • Txasis- edo panel-konektoreak, etengabe ekipo bati konektatuta daudenak, erabiltzaileek gailu finko batera kable bat konekta dezaten
  • PCB konektoreak, zirkuitu inprimatuko plaka batean soldatutakoak, kable bat konektatzeko puntu bat eskaintzen dutenak (esaterako, zirkuitu integratuen hankatxoen antzekoak, torloju-terminalak, txartelen arteko konektoreak)
  • Juntura- edo itsasgarri-konektoreak (batez ere isolamendu-desplazamenduko konektoreak), etengabe kable pare bat lotzen dituztenak


Konputagailu sareetan, konektore elektrikoak interfaze fisikotzat hartzen dira eta sareko OSI ereduaren geruza fisikoaren parte dira.

Ezaugarri orokorrak aldatu

Konektore elektrikoek ezaugarri hauek dituzte: pastillajea eta eraikuntza fisikoa, tamaina, kontakto-erresistentzia, pinen edo hankatxoen arteko isolamendua, sendotasuna eta bibrazioarekiko erresistentzia, ura edo beste kutsatzaile batzuk sartzeko erresistentzia, presioarekiko erresistentzia, fidagarritasuna, bizitza (faila egin aurretik konexio/deskonexio kopurua), eta konektatzeko eta deskonektatzeko erraztasuna.

 
Konektoreak 2018ko ordenagailu baten atzeko aldean

Modu desegokian ez konektatzeko diseinatuak izan daitezke, okerreko pinak beste batzuk doazen tokian ez konektatzeko, alegia, eta blokeatzeko mekanismoak izan ditzakete, guztiz konektatuta daudela eta askatu edo atera ezin direla ziurtatzeko.

Zenbait konektore pin edo hankatxo batzuek beste batzuk sartu baino lehen elkar ukitzeko moduan diseinatuta daude, eta, hala, deskonexioan ez apurtzeko moduan. Hala, elikatze-konektoreak izan ohi dituzten zirkuituak babesten dira, adibidez, lehenengo, lur komuna konektatuz, eta konexioak behar bezala sekuentziatuz bero-trukeko aplikazioetan.

Oro har, komenigarria da begiz erraz identifikatu eta mihiztatzen den konektorea, tresna errazak baino behar ez dituena, eta merkea. Kasu batzuetan, ekipo-fabrikatzaileak konektore jakin bat aukeratu dezake, ez baita bateragarria beste konektore batzuekin, eta, horri esker, konekta daitekeenaren kontrola dezake.

Konektore bakar batek ere ez ditu propietate ideal guztiak; konektore-sorta zabala ugaritzea baldintza desberdinen isla da.


Konektore elektrikoen adibideak aldatu

  • USB konektorea (Universal Serial Bus, Bus Universal en Serie)
  • BNC konektorea (Bayonet Neill-Concelman)
  • RF konektorea (Irrati Frekuentzia)
  • Bihurdura-konektorea
  • D-sub konektorea (D-subminiatura)
  • DIN eta mini-DIN konektoreak (Deutsches Institut für Normung, Normalizaziorako Institutu Alemana)
  • Dock edo nasa-konektorea
  • F konektorea, Low Noise Block (LNB) eta satelite bidezko telebista konektatzeko erabilia, eta baita modema konektatzeko ere, bideokable bidezko telebistan, beste erabilpenen artean.
  • IDC konektorea (Insulation-Displacement Connector)
  • IEC konektorea (International Electrotechnical Commission, Nazioarteko Batzorde Elektroteknikoa)
  • Molex konektorea
  • N konektorea (“Neill, Paul”)
  • RCA konektorea (Radio Corporation of America) edo Cinch
  • RJ konektorea (Registered Jack, “larako erregistratua” o “entxufe erregistratua”)
  • Entxufea
  • Eurokonektorea
  • Jack
  • SMA (konektorea) (Sub-Miniatura A bertsioa)
  • SNS A/V Multiout
  • S-Video (Separated-Video)
  • XLR-3 (eXternal Live Return, “Kanpoko itzulera aktiboa”, 3 larakoa).

Kanpo estekak aldatu