Sitsa

Sitsa, intsektu hegalari bat da, 150.000 eta 250.000 inguru espezie desberdin, baina askoz gehiago egon daitezke oraindik deskribatu gabe.

Non bizi da?

aldatu

Antartikoan ezik, mundu osoan zehar bizitzen dira. Egunean zehar, zuhaitz-enborretan egoten dira, non benetan zaila den bereiztea, kamuflatu egiten direlako.

Ernalketa

aldatu
   Ba al dakizu    
Munduan entzumen gehien duen animalia sits bat da.
 
Mellonella

Arrautzak jartzen dituzte, eta horietatik beldarra jaiotzen da. Beldarrak pupak bihurtzen dira eta, ondoren, sitsa heldu batean bihurtzen da. Prozesu honi metamorfosia deitzen zaio.

Ezaugarriak

aldatu
  • Sits gehienak gautarrak dira, hala ere badaude egunez ibiltzen direnak ere.
  • Gorputz sendoak (batez ere emeak)
  • Antenak desberdinak dituzte espezie bereko ar eta emeen artean deberdintzeko.
  • Oso usaimen oso ona dute, Sits arrak 11km-ko distantziara usaindu dezakete beraien espezia bereko emeak.

Elikadura

aldatu

Sits espezie batzuek lore batzuen nektarraz eta fruituen eta landareen zati berdeez elikatzen dira. Hala ere, ezagutzen ditugun sits gehienek, irina eta zerealak jaten dituzte. Horregatik gure etxeko armairua irekitzen dugunean aurkitu ditzakegu larba eran edo hegan.

Larben elikadura anitzagoa da: landareen atal guztiak jan ditzazkete eta baita deskonposatzen hari den materiala ere.

Zertan desberdintzen dira sitsak tximeletetatik?

aldatu

Sitsak tximeleten antzekoak diren arren ez dira gauza bera. Antenak desberdintzen dituzte. Tximeletek antena meheak dituzte eta bola txikiak edo makilak dituzte antenen amaieran. Sitsaren antenak lumatsuak izan ohi dira muturrean bolarik gabe.

 
Sitsen eta tximeleten antenak.