URKIA aldatu

SARRERA aldatu

  • FAMILIA: Urkiak Betulaceae familiaren Betula generoko zuhaitzak dira, eta pago eta haritzen Fagaceae familiakoen ahaide hurbilak dira. Gehienetan tamaina txiki edo ertaineko zuhaitzak edo zuhamuxkak dira, gehien bat iparraldeko klima epelekoak.
  • ORDENA: Fagales
  • IZENAK: Betula pendula, Urkia , Abedúl
  • Urkiak Lepidoptero espezie askoren beldarren elikagaia dira, begira urkiz elikatzen diren lepidopteroen zerrenda.
  • Urkidiak dira zuhaitz hauen basoak.


DESKRIBAPENA: aldatu

  • Hostoak: Hostoak ertzean bitan zerratuak ; 6-8 nerbio sekundario pare, galtzabean ilegabeak.
  • Loreak: Gerba arrak eta emeak. Gerba arrak hostoak baino lehenago jaiotzen dira eta egoten dira adasken puntatik zintzilik, 2-3 aleko taldeetan. Gerba emeak bakartiak.
  • Fruitua: Akenio. Ezkata fruitumaleen albo-gingilak horizontalak edo beherantz zuzenduak; akenioaren hegala jeneralen, atal haziduna baino zabalagoa eta, gehienetan, haren punta gaindituz.
  • Enborra: Zurezkoa, azal zurikoa.
  • Altueran 30 m lor ditzakeen zuhaitz hostoerorkorra , adaburu biribildu eta irregularra eta adar zintzilikariak dutena. Urteko adaskak eta pujak ilegabeak, erretxin-guruin ugariz hornituak.
  • Euskal Herrian isurialde kantauriar guztian eta mendialde piriniarrean aurkitzen da, harriarteak baso soilduak eta hainbat baso hostoerorkorren ordezko komunitateak kolonizatuz.
  • Bere egurra ia guztiz zuria da, ale xehekoa, biguna eta iraupen gutxikoa, papergintzan, ikazgintzan eta ebanisterian erabiltzen da. Hostoak beren ezaugarri diuretikoengatik erabiltzen dira eta  maskuriko inflamaziotarako.
   Ba al dakizu    

Euskal Herriko isurialde kantauriar guztian eta mendialde piriniarrean aurkitzen da. Hainbat baso hostoerorkorren ordezko komunitateak kolonizatuz.

HABITATA eta HEDAPENA: Jatorriz Europarra. aldatu

*  Hondar-lurrak atsegin ditu, baina oso lehorrak direnean ez da ageri.  

*  Hau itzala emeten dioten espezierik ez dagoelako da. Honela espezie honek baso txikiak era ditzake; urkidiak.

*  Ia Europa osoan eta Asiako parte handi batean dago hedatuta.

*  Euskal Herrian dagokionez, baso hostoerorkor askotan aurkitzen da; adibidez, Karrantza

ERABILERAK aldatu

  • Urkiak gauza askotarako erabili ahal dira. Haien izerdi, azal, orri, zur, adaxka eta susterrak elikagai, eraikuntzarako gai, sendabide, gai labaintzaileetan eta beste erabilera praktiko batzuetan erabiltzen dira.
  • Urkiak egurrerako erabiltzen dira, pisu unitateko eta bolumen unitateko euren egurraren balio kalorifiko handiagatik.
  • Urkien orriak tearen antzeko edari diuretikoa egiteko erabiltzen dira eta, baita ere, tindagaiak eta kosmetikoak egiteko baliagarriak diren erauzkinak lortzeko.
  • Urkien adaxkak batu azaotan eta zigor moduan erabiltzen ziren toki batzuetan.
  • Urkien azala sua pizteko ere erabiltzen da. Azala, dauzkan olioei esker, oso ondo erreko da, eze badago ere.Kontuz ibiliz gero, txinpartarik txikienaz ere erretzen hasiko diren orri guztiz mehetan banatu ahal da.