Lankide:Aitor Alonso/Proba orria

Grizzly Man aldatu

Aitor Alonso/Proba orria
Jatorria
Ezaugarriak

Grizzly Man Werner Herzog zuzendari alemanaiarrak 2005ean egindako film dokumentala da. Timothy Treadwell hartz-zalearen bizitza eta heriotza kontatzen du. Filmak Treadwellek bere kabuz grabatutako irudiak erakusten ditu, hartzekin zituen elkarretaratzeak eta Treadwell eagutzen zuten pertsonak elkarrizketatzen ditu Herzogek, bere izaeran barneratu nahi izateko asmoarekin.

Sinopsia aldatu

Werner Herzog Timothy Treadwell hartz-zalearen istorioa kontatzen du. Treadwell 13 urtetan zehar, udan, Alaskako Katmai Parke Nazionalera joaten zen Grizzly hartzak babesteko asmoz. Azkenean, hartz batek bere neskalaguna eta bera hil egin zituen. Istorioan zehar, Treadwell ezagutzen dugu. Berarekin harremana izan zuten pertsonek Timothy Treadwellen benetako izaera kontatzen dute, "Grizzly Man" benetan nor zen ezagutzeko helburuarekin.

Ekoizpena aldatu

Filma grabatu baino lehen, Jewel Palovaken baimena behar izan zuten. Emakume honek, Treadwellekin batera, Grizzly People (grizzly jendea) izeneko erakundea sortu zuen. Erakunde honen egitekoa grizzly hartzaren babesa lortzea zen. Horrez gain, Jewel Treadwellen lagun mina zen eta biek harreman sentimentala izan zuten. Jewelek zituen Timothyk Alaskan gabatu zituen irudiak. Beraz, berak kontrolatzen zuen zer sartu zitekeen eta zer ez, berarentzako balio pertsonal handia baitzuen. Jewelek utzitako irudien artean, 100 orduko grabazioak zeuden. [1] [2]

Dokumentala Real Big Production eta Lions Gate Films ekoiztetxeek Discovey Channel telebista katearen Discovery Docs atalarentzako egin zuten, azken honek ekoizpenean parte hartu zuen ere bai. [3]

Filmaketa aldatu

Grizzly Man-en iturri dokumental nagusia Treadwellek Alaskako Katmai Parke Nazionalera egiten zituen bidaietan bere kabuz hartutako irudiak dira. Irudi hauetan Treadwell agertzen da, parkeko hartzekin zein gainerako animaliekin elkarretaratzeak dituelarik. Hartzekin harreman oso estua zuen, beraien parean jartzen zen eta ukitu egiten zituen ere. Gainera, Timothy Treadwellen heriotzaren eta momentu hartan berarekin zegoen Amie Huguenarden, bere neskalagunaren, irudiak grabatu ez ziren arren, hartzak bikotea nola jan egiten zitueneko audio grabatu zen.

Bestalde, Herzogek Treadwellekin harremana zuten hainbat pertsona elkarrizketatu zituen, besteak beste: Jewel Palovak, Treadwellen gurasoak, Treadwell eta Amie Alaskara eramaten zituen pilotoa eta abar.

Erakusketa aldatu

Dokumentala banatzeaz Lions Gate Films ekoiztetxea arduratu zen. Dokumentala Sundanceko jaialdian aurkeztu zuten 2005eko abuztuaren 12an. Europa izandako lehen erakustaldia Frantziako Dauveille Film Festibalean izan zen 2005eko irailaren 4an. Epainiara 2005eko urrian heldu zen, Sitgeseko jaialdian. Hilabete batzuk geroago, DVDan atera zen. 2006an, Discovey Channelek telebistan estreinatu zuen.

Kritikak aldatu

Rotten Tomatoes web orrialdean jasotako 140 kiritken artean %92 positiboak izan ziren. [4] IMDb web orrialdean 10etik 7,8ko puntuazioa jaso zuen. [5]

Roger Ebert zinema kritikoak The Chicago Sun Times egunkarian honako hau esan zuen: [6]

« »

"Hartz hauek nire azken arnasera arte babestuko ditut" Treadwellek dio. Bera eta Amie parkean hartz batek hiltzen dituen lehenengo pertsonak eta bakarrak izan ondoren, hartz erruduna tirokatzen dute. Treadwellen erlojua, oraindik funtzionatzen duena, bere beso ebakian aurkitzen da. Bere ausardia, arduragabekeria, idealismoa miresten ditut, nahi duzun moduan deitu diezaiokezu, baina gizon honek bera eta bere neskalaguna hartz batek irentsi zitzala lortu zuen.Treadwellek Werner Herzog merezi du.


Charlie Rusellek, urte askotan zehar Kamchatkan hartzak ikertu eta beraiekin bizi izan den naturalistak, filmari buruz idatzi zuen: [7]

« »

Herzog zinegile trebea da, beraz, Grizzly Man ikusi dutenen gehiengoak ez dut aintzakotzat hartzen Timothyren izugarrizko abilezia animaliekin, nahiz eta niretzat asko nabarmentzen den. Timothyk Katmaiko Parke Nazionalean hartzekin igarotako 35000 ordu, 13 urtetan zehar, aurretiko ezbeharrik izan gabe, jendearen ulermenetik ihes egiten du. Nahiz eta hiria jaio, zur eta lur gelditu nintzen animaliekin egi zezakeena ikusi eta gero.

Sariak aldatu

Los Angeles Film Critics Association dokumental onenari

New York Film Critics Circle Award ez fikziozko film onenari

San Francisco Film Critics Circle Award dokumental onenari

Toronto Film Critics Association Award dokumental onenari

Alfred P. Sloan Prize saria irabazi eta Sundanceko jaialdian nominatua Epaimahaiaren sari handira

Erreferentziak aldatu

  1. «Werner Herzog Film» www.wernerherzog.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).
  2. «Grizzly Man - Feature - Discovery Channel» web.archive.org 2009-10-08 (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).
  3. (Ingelesez) «Grizzly Man (2005)» BFI (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).
  4. (Ingelesez) Grizzly Man (2005). (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).
  5. Grizzly Man. (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).
  6. Baameur, Aziz; Hartz, Timothy K; Turini, Thomas; Natwick, Eric; Takele, Eta; Aguiar, Jose; Cantwell, Marita; Mickler, Jan. (2009-01). Watermelon Production in California. University of California, Agriculture and Natural Resources ISBN 9781601076236. (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).
  7. cloudline.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).

Kanpo loturak aldatu

Grizzly People

Grizzly Man Rotten Tomatoes web orrialdean
Grizzly Man IMDb web orrialdean

Ikus gainera aldatu

Herzog, W. (2005) Grizzly Man. [dokumentala]. Amerikako Estatu Batuak. Discovery Docs eta Lionsgate Films

(2008) The Grizzly Man Diaries. [telebista saioa]. Amerikako Estatu Batuak. Creative Differences.