Grizzly Man Werner Herzogek 2005. urtean zuzenduriko dokumentala da. Zuzendariak hainbat lan zuzendu zituen proiektu honekin hasi baino lehen. Lionsgate Films eta Discovery Docs dira produktore nagusiak. Horretan, Timothy Treadwell aktibista ekologistak Alaskan hartzekin bizitako bere azken 14 udak kontatzen dira. Timothy Treadwell (1957-2003), bera eta bere neskalaguna hartz batek hil zituen arte egon zen hartzekin. Treadwellek bere akzioak defendatzen zituen hartzak bere babesa behar zutela defendatuz. Bere jarduera 1990tik 2003ra eman zen.

Grizzly Man
Jatorria
Argitaratze-data2005
IzenburuaGrizzly Man
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala eta Film biografikoa
Iraupena103 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Alaska
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Werner Herzog
Gidoigilea(k)Werner Herzog
Antzezlea(k)
Timothy Treadwell (en) Itzuli
Werner Herzog
[[Kategoria:Timothy Treadwell (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaBilly Campbell (en) Itzuli
Tom Ortenberg (en) Itzuli
[[Kategoria:Billy Campbell (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Tom Ortenberg (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaLions Gate Entertainment
Discovery Channel

Ekoizle eragileaBilly Campbell (en) Itzuli
Tom Ortenberg (en) Itzuli
EdizioaJoe Bini (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaRichard Thompson
Argazki-zuzendariaPeter Zeitlinger
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAlaska
Argumentu nagusiabear (en) Itzuli eta Timothy Treadwell (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

grizzlyman.com
IMDB: tt0427312 Filmaffinity: 245053 Allocine: 61482 Rottentomatoes: m/grizzly_man Mojo: grizzlyman Allmovie: v315163 TCM: 611827 Metacritic: movie/grizzly-man TV.com: movies/grizzly-man Netlix: 70024093Edit the value on Wikidata


Pertsonaiaren pentsamolde bereziak ika-mika asko sortu zituen[1]. Timothyk fama handia zeukan hil baino lehen eta bere heriotzatik bere irudiak askotariko iritziak jaso zituen. Dokumentalak eduki zuen erantzuna askotarikoa izan zen. Batetik Treadwellen jarraitzaileek bere ideologia eta ekintzak defendatzen zituzten. Bestetik hartzentzat kaltegarria zela pentsatzen zuten askok eta zorotasunarekin parekatzen zuten bere jokabidea, hartzak bezala portatzen zelako. Dokumentalaren edukiari dagokionez, Herzogek baliatutako teknika kontuan hartuz, askok dokumental faltsuarekin parekatu dute: audio grabaketa faltsua, elkarrizketa antzeztuak etab.


Bildu zuten diru kopurua 2,899,138 dolarrekoa izan zen eta %85 bati dokumentala gustatu zitzaion.


Pertsonaiak[2] aldatu

Pertsona Datuak
Timothy Treadwell Hildako protagonista. Hartzen babeslea eta ekologista. Grizzly Peoplen fundatzailea
Warren Queeney Aktorea eta Timothyren laguna
Amie Huguenard Timothyren neskalaguna
Willy Fulton Pilotoa eta Timothyren laguna
Carol Dexter Timothyren ama
Val Dexter Timothyren aita
Sam Egli Egli Air Haul
Franc G. Fallico Forensea
Marc Gaede Ekologista
Marnie Gaede Ekologista
Sven Haakanson Jr. Alutiiq Museoko zuzendaria
David Letterman Talk Show baten aurkezlea
Jewel Palovak Grizzly People eta Timothyren antzinako neskalaguna
Kathleen Parker Timothyren laguna
Larry Van Daele Hartz biologoa

Ekoizpena aldatu

Filmaketa aldatu

Filma aurrera eramateko Alaskako Parke Naturalaren, Kodiak Fish and Game, Sue Houghton eta Grizzly Peoplen kolaborazioa eduki zuten. Herzogek, Timothyren neskalagun ohia zen Jewell Palovakekin hitz egin behar izan zuen. Honek Timothyk grabatutako material guztia zeukan eta bere erabilera baimendu zion. Bestalde, beste hainbat lekuetatik lortu zuen materiala: Val eta Carol Dexter, Sam Egli, Willy Fulton, NBC News Archives eta Anna Rogers. Footage materialaz gain Herzogek elkarrizketak eta hartzak grabatu zituen (Grizzly Hartzekin 2 uda pasa zituen).[3] Finantziazioari dagokionez Real Big Productionsek produzitutako edukia da, baina edukia aurrera eraman zuten entitate nagusiak Lionsgate Films eta Discovery Docs dira.


Zuzendariaren interes pertsonala aldatu

Zuzendariak Timothy miresten zuen eta 2005ean hasi zuen proiektua ofizialki. Herzogek American Film Institutuari adierazi zion berak ez zuela Treadwell hilik sentiarazten eta dokumental biografikotik haratago joan dela adierazi zuen Zadunasky errealizadoreak[4]. Herzogek ikuslearen aktibotasuna bilatzen zuen film osoan zehar.

Dokumentalarekin, Herzogek naturak daukan kaosa, hostilitatea eta heriotza erakusten ditu, Timothyren idealetatik urrun dauden baloreak direnak.

Banaketa aldatu

Dokumentala hainbat zinema areto eta festibaletan aurkeztu zen: Sundance Film Festival, Waterfront Film Festival, Reykjavik International Film Festival etab. . .Horrez gain, hainbat banatzaile eduki zituen, horien artean: Cinema Mondo, Eagle Films...[5][6]

Sariak aldatu

Saria Emaitza Urtea
Los Angeleseko Kritikarien Elkartea Dokumental Onena 2005
Nueva Yorkeko Kritikoen zirkulua Dokumental Onena 2005
Critic´s Choice Awards Dokumental onenera nominatua 2005
Chicagoko kritikoen elkartea Dokumental Onena 2005
Independent Spirit Sariak Dokumental onenera nominatua 2005
DGA (Zuzendarien Sindikatua) Zuzendari Hoberena 2005
Dokumental Onena

Grizzly People Fundazioa aldatu

 
Grizzly hartza.

Grizzly People Timothy Treadwell eta Jewel Palovak 1998. urtean sortutako hartzen babeserako fundazioa da. Hezkuntzaren bitartez hartza errespetatzeko baloreak transmititzea bilatzen dute.[7]


Ikus gainera aldatu

Herzog, W. (2005) Grizzly Man. [dokumentala]. Amerikako Estatu Batuak. Discovery Docs eta Lionsgate Films

(2008) The Grizzly Man Diaries. [telebista saioa]. Amerikako Estatu Batuak. Creative Differences.

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.filmaffinity.com/es/film245053.html
  2. Grizzly Man (2005). (Noiz kontsultatua: 2019-02-21).
  3. Hernstein, H. (2005ko Urriaren 23a). Director Herzog: These characters, they find me. General Interest Periodicals orr. Hemen berreskuratua: https://search.proquest.com/docview/327201736?accountid=17248
  4. https://search.proquest.com/docview/327201736?accountid=17248
  5. Grizzly Man (2005). (Noiz kontsultatua: 2019-02-21).
  6. Grizzly Man (2005). (Noiz kontsultatua: 2019-02-21).
  7. «Grizzly Peopledd» grizzlypeople.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-21).

Kanpo estekak aldatu