Lankide:Ainhoa Etxeberria/Proba orria

Icono de traducción.svg Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesa wikipediako «Linux» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

HistoriaAldatu

AurrekariakAldatu

 
Linus Torvalds, Linux kernelaren egilea

1969an, Ken Thompsonek , Dennis Ritchiek, Douglas Mcllroyk eta Joe Ossanak Unix sistema eragilea asmatu eta garatu zuten Ameriketako Estatu Batuetako AT&T Bell Laborategian.

Lehenengoz argitaratu zenean, 1971. urtean, garai hartan ohikoa zenez, mihiztatzaile hizkuntzan idatzita zegoen. Baina, bi urte beranduago, ikuspuntu aurrerakoi bat eman nahian Dennis Ritchiek C lengoaian berridatzi zuen. Horrela, goi mailako hizkuntza batean idatzirik, Unixek ordenagailu desberdinetara eramateko erraztasunak izango zituen.[1]

Ordenagailuen negozioan auzi antimonopolistek izan zuten eragin bizkorraren ondorioz, AT&T behartuta egon zen sistemaren kodea eskatzen zuen edonori kodea erakustera. Horregatik, Unixeko kideak negozio eta hezkuntza erakundeetan hartu zituzten. Geroago, 1984an, AT&T Bell laborategitik banandu eta Bell laborategiak Unix saltzen hasi ziren beraien produktu gisa, jabetzako produktu bat bihurtuz. Ondorioz erabiltzaileek ezin zuten aldaketarik egin.

Beste alde batetik, 1983. urtean Richard Stallmanek GNU proiektua hasi zuen, nahiz eta, benetan, urte bat beranduago hasi berarekin lanean. Urte bete beranduago, Software Askeko Fundazioa sortu zuen eta GNU GPLa (GNU General Public License) idatzi zuen. 90. hamarkadaren hasierarako, sistema askeak eskatzen zituen programa ugari bukatuta zeuden, hala nola, fitxategiak eta testu editoreak. Baina, daemons-ak, ekipoen driverrak eta kernela, GNU/Hurd, oraindik amaitu gabe zeuden.

Linus Torvalds-en ustetan, berak ez zuen bere kernela idatzi izango 1991. urtean GNU kernela eskuragarri egon izan balitz.[2] Era berean, uste zuen ez zuela Linux sortu izango 386BSDa eskuragarri egon izan bazen.[3]

Informatika irakasleak, Andrew S. Tanenbaum-ek, MINIX sortu zuen eta gerora, Unix-like sistema eragilearen eredu minimalista bihurtu zen. Izan ere, MINIX sistema aske baten oinarrizko printzipioak ikasi nahi zituenarentzat begira sortu zen. Nahiz eta, MINIXen kode osoa era askean eskuragarri egon, lizentziek ez zioten 2000. urtera arte software askea izatea utzi.[4]

SorreraAldatu

1991n, Helsinkiko unibertsitatera joaten zen garaian, Torvaldsi sistema askeekiko interesa piztu zitzaion. MINIXen lizentzia, heziketarako baino ez zena, zela eta, bere sistema eragileko kernelean lanean hastea erabaki zuen, gaur egun Linuxen kernela dena.

MINIX sistema askearen osotasunaz, kodeaz baita aplikazioez ere, baliatu zen Linux kernela garatzeko. Beranduago, Linux garrantzia hartzen joan zen eta kernelak Linux sistemaren garapenean lagundu zuen. Pixkanaka, MINIXen osagai guztiak GNU osagaietatik aldatzen joan ziren, konturatu baitziren GNU proiektuko kode askea erabiltzeak abantaila ugari zituela. Izan ere, GNU GPLa edozein kodetan erabili daiteke baldin eta kode horrek ere lizentzia bera mantentzen badu. Horregatik, Torvaldsek hasierako lizentzia, hau da, salmenta debekatzen zuena, GNU GPLagatik aldatu egin behar izan zuen. Software garatzaileak GNU osagaiak Linux kernelean txertatzeko lanean aritu ziren, guztiz erabilgarria eta askea izango zen sistema eragilea sortzeko helburuarekin.

IzenaAldatu

Linus Torvaldsek bere asmakizunari “Freax” deitu nahi zion. Lanaren hasierako karpeta batzuek izen hori eraman zuten. Hala ere, “Linux” deitzeko burutazioa izan baitzuen ere, baztertu egin zuen berekoiegia iruditu baitzitzaion.[5]

1991. urtean, proiektuaren garapena errazteko, fitxategiak FUNETeko FTP zerbitzarietara igo ziren. Prozesu horretan parte hartu zuen Ari Lemmker-i, Torvaldsen Helsinkiko Unibertsitate Politeknikoko (HUT) lankideari eta, era berean, FTP zerbitzaria kudeatzen zuen boluntariori, Freax izena ez zitzaion egokia iruditu eta Torvaldsi ezer esan gabe proiektuari izena aldatu eta Linux bezala izendatu zuen.


Komertzial eta herritarren erabileraAldatu

Linuxen erabilera 90. hamarkadaren lehenengo erdian hasi zen, NASA eta beste erakunde batzuek ordura arte erabiltzen zuten ekipamendu garestia, Linux sistema eragile askea eta doakoa erabiltzen zuten ordenagailuengatik ordezkatu zutenean.

Erabilera komertzialari dagokionez, aldiz, Dell eta IBM, geroago gehituko zen Hewlett-Packard-ekin batera, Linux eskaintzen hasi ziren Microsoftek mahaigaineko ekipoetan zuen monopolioari ihes egiteko.[6]

Gaur egun, Linux sistema ordenagailu guztietan erabiltzen da, sistema txertatuetatik hasi eta ia superordenagailu guztietara. Gainera, etxeko eta enpresetako ordenagailuetan ere erabilera hazten joan da. Netbook merkatuan ere gero eta hedatuago dago.

Hala ere, Linuxen erabilera komertzialaren arrakasta bultzatu duena, gaur egun mugikorrek duten garrantzia dela medio, smartphonetan gehien erabiltzen den Android sistema eragilea izan daiteke. Gainera, gobernu desberdinetan, Brasilekoan esaterako, ere arrakasta lortzen doa.[7]

Gaur egungo garapenaAldatu

Greg Kroah-Hartman Linux kernelaren mantenuaren nagusia izateaz gain, bere garapenaren arduraduna ere bada.[8] Software Askeko Fundazioak, Jhon Sullivan zuzendari denak, Linuxari GNU osagaiak eskaintzen dizkio. GNUko osagaiak ez diren zatia, aldiz, banakakoek edota erakundeek garatzen dituzte.

DiseinuaAldatu

Linuxen oinarritutako sistema bat Unix-Likeek dituen osagai desberdinetatik sortutako sistema eragile bat da; 1970. eta 1980. urteen bitartean, Unixen diseinurako ezarritako printzipioetatik eratorria. Sistema honek kernel monolitikoa¸ hau da, Linux kernela, prozesuen kontrolerako, networkingerako, periferikoak kontrolatzeko eta fitxategi sistema kudeatzeko erabiltzen du. Bestalde, gailuen driverrak zuzenean kernelean txertatuta edo sistema abiarazten denean kargatzen diren modulu bezala egon daitezke.[9]

Linux kernela erabiltzen duten sistema gehienetan erabiltzailearen zatiak garrantzi handia duen arren, Androiden kasuan ez da horrela. Proiektuak Linux kernelaren eta erabiltzailearen interfazearen arteko sistemaren deiak inplementatzeko C liburutegietako funtzioak erabiltzen dituzte. Linuxen garapenerako beharrezkoak diren erremintak biltzen ditu eta coreutils-ek Unixen oinarrizko pakete asko inplementatzen ditu. Gainera, proiektuak ere CLI shell bat garatu du.

Erabiltzailearen interfazeaAldatu

Erabiltzailearen interfazea, shell bezala ere ezaguna, aginduen ilara interfazea (CLI), erabiltzailearen interfaze grafikoa (GUI) edo hardware jakin bat kontrolatzeko kontrola izan daiteke. Mahaigaineko sistemetan interfaze grafikoa lehenetsita badator ere, terminaleko leihoa erabiliz CLI modura alda daiteke.

CLI shellak testuan oinarritzen diren interfazeak dira, bai sarrerarako zein irteerarako. Linuxean gehien erabiltzen dena, jatorrian GNU proiektuarentzat garatu zen Bourne-Again Shell da. Hori bash bezala ere ezagutzen da. Gainera, CLIak prozesuen arteko komunikazio gutxi ematen duenez, errepikakorrak diren eginkizunetan erabilgarria izan daiteke.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) comments, 21 Sep 2017 Heather Meeker Feed 652up 4. «Open source licensing: What every technologist should know» Opensource.com Noiz kontsultatua: 2019-11-19.
  2. «Linus vs. Tanenbaum» web.archive.org 2012-10-03 Noiz kontsultatua: 2019-11-19.
  3. «Linus Torvalds Interview - November 1993 - Meta Magazine» gondwanaland.com Noiz kontsultatua: 2019-11-19.
  4. «MINIX is now available under the BSD license» minix1.woodhull.com Noiz kontsultatua: 2019-11-19.
  5. Torvalds, Linus, 1969-. (2001). Just for fun : the story of an accidental revolutionary. (1st ed. argitaraldia) HarperBusiness ISBN 0066620724. PMC 45610395. Noiz kontsultatua: 2019-11-19.
  6. Garfinkel, Simson, author.. Practical UNIX and Internet Security, 3rd Edition. PMC 1100828800. Noiz kontsultatua: 2019-11-19.
  7. (Ingelesez) McMillan, Robert. (2003-10-10). «IBM, Brazilian government launch Linux effort» InfoWorld Noiz kontsultatua: 2019-11-19.
  8. (Ingelesez) «About Us» The Linux Foundation Noiz kontsultatua: 2019-11-19.
  9. «architecture - Why is Linux called a monolithic kernel?» Stack Overflow Noiz kontsultatua: 2019-11-19.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

A Brief History of Linux

Linux