Richard Stallman
Richard Matthew Stallman (1953ko martxoaren 16a - ) software librearen mugimenduaren sustatzaile nagusietako bat da.[1] Harvard unibertsitatean ikasi zuen eta MIT laborategian lan egin zuen. Egindako ekarpenengatik eta ibilbidearengatik aipamen eta sari asko jaso ditu: hamar bat doktorego honoris causa, MacArthur Fundazioaren beka famatua, Pioneer saria eta ACMren hainbat sari.
Ekarpenak Aldatu
Programatzaile bezala bere arrakasta batzuk GNU Emacs testu editorea, GCC konpilatzailea eta GDB araztailea aipatu daitezke, beti ere GNU proiektuaren barruan.
Richard Stallman GNU proiektuaren sortzailea ere bada. GNU proiektua Unixen oinarrituriko sistema eragile bat da, bere baitan software askea soilik hartzen duena. 1983. urtean abiatu zen. FSF (Free Software Foundation) fundazio entzutetsuaren sortzailea ere bada, eta, urte askotan, zuzendaria.
Copyleft kontzeptuaren asmatzailea ere bada Stallman, softwareari lizentzia bat jarri eta hala ere honek libre jarraitu dezan eta bere erabilpena eta moldaketa komunitatearen esku egon dadin.
Ekintzailea Aldatu
Software librearen inguruan berak sortutako influentzia batez ere esparru moral, politiko eta legezkoan izan dira, beti ere software pribatiboaren ordezko bezala aurkeztuz. Euskal Herrian hainbat aldiz egon da software librearen aldeko mezua zabaltzen.[2][3]
Stallmanek argudiatzen du telefono mugikorrak "zaintza eta jarraipenerako dispositiboak" direla, eta "Stalinen ametsa" liratekeela.[4] Uko egin dio txartel adimenduak erabiltzeari sarrera kontrolatuta dagoen tokietan, kokapena eta ordutegia kontrolatzen dutelako. Urte askotan ez du Interneten nabigatu jarraipena ekiditeko (wget erabiltzen zuen weba irakurtzeko),[5] ondoren Tor erabilita hasi da nabigatzen.
Duen irudiak eta konferentzietan agertzen dituen maniek hacker kulturaren ikono bihurtu dute, hainbat komikitan agertzeraino.[6][7]
Stallman hainbat protestatan hartu du parte, besteak beste software patenteen, software jabedunaren eta DRMen erabileraren aurka.
Linus Torvalds-ek polemika piztu zuen Stallman kritikatu zuenean, pentsaera "zuri ala beltza" erabiltzen duelakoan.[8]
Erreferentziak Aldatu
- ↑ «Hik Hasi» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- ↑ «Richard Stallman, gaur Putzuzulon» El Diario Vasco 2006-06-18 (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- ↑ «Richard Stallman gaur eta bihar Donostian» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- ↑ «GNU General Public License (GPLv3) (Jaeger)» IT-Recht (Verlag Dr. Otto Schmidt): 2037–2048. 2020-12-31 (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- ↑ «How I do my Computing» web.archive.org 2016-04-10 (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2007-10-11 (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- ↑ «xkcd: Open Source» web.archive.org 2015-08-09 (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- ↑ Linus. (2008-11-02). «Linus' blog: Black and white» Linus' blog (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).