Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Langlade (argipena)»

Langlade uhartea, batzuetan Petite Miquelon ("Mikelune Txikia") deitua, Saint-Pierre eta Mikeluneko lurralde frantseseko uharte bat da, Mikelune-Langlade udalerria (commune) osatzen duten zatietako bat dena.

Langlade
Geografia
KokapenaIpar Amerikako Ozeano Atlantikoa
UhartediaSaint-Pierre eta Mikelune Ternuaren inguruan
Azalera91 km²
Punturik garaienaCuquemel
Politika
HerrialdeaFrantzia
Lurraldea Saint-Pierre eta Mikelune
HiriburuaAnse du Gouvernement
Gizartea
BiztanleriaOrain biztanlerik gabea
Dentsitatea0

Izena aldatu

1674an Denis de Rotisen mapan cap d'Angleterre eta 1694an Belleormerenean Cap de Langlais izenak agertu ziren eta hortik eratorri zen uhartearen izena. Zaharragoak diren batzuek (Velasco edo Simancas 1610ean, H. Briggs 1625ean, John Speed 1628an)(Belleorme, 1694) Terra England dakarte.

Piarres Etxeberri euskaldunak ere bere Itsasoko nabigazionekoa liburu itzulian[1] (Baiona, 1677) Angueleterrac deitzen dio.

Ezaugarriak aldatu

Uharteak 91 km²ko azalera du eta Mikelune uharteari lotuta dago harezko istmo baten bidez, XVIII. mendetik itxita dagoena[2]. Isthme de Langlade edo la Dune izenak daramatzan tonboloak itsasontzi asko hondorarazi ditu. Punturik altuena Cuquemel (190 m) da, mendebaldeko kostaldetik hurbil. Antzeko muino eta aintzira ugari daude barnealdean; Hegoaldetik iparraldeko kostaldera doan Belle Rivière erreka Saint-Pierre eta Mikeluneko luzeena da.

Langladek 2006ko ekainean bere azken biztanlea galdu zuen, Charles Lafitte hil zenean[3]. Hala ere, Langlade Saint-Pierre eta Mikeluneko biztanleen udarako tokia da eta uda garaian biztanleria 1.000raino heltzen da. Bisitari hauek istmotik hurbil eta iparraldeko kostaldean dagoen Anse du Gouvernement etxegunean biltzen dira; bertara heltzen da Saint-Pierretik datorren itsasontzi txikia.

Kartografia aldatu

  • IGN frantseseko 4799 S (Saint-Pierre Langlade) mapa, 1:25.000 eskalakoa.

Erreferentziak aldatu

  1. Martin Oihartzabalek frantsesez idatzitakoaren itzulpena baita.
  2. Transport Miquelonnais
  3. Charles Lafitteri De Gaulle deitzen zioten eta ermitau baten moduan bizi zen bere txakurrekin.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • (Ingelesez) (Frantsesez) Langlade Transport Miquelonnais webgunean.