Langanes (islandieraz: Moko luze) Islandiako ipar-ekialdean dagoen penintsula da. Norðurland eystra lurraldean dago, Ozeano Artikoaren ertzean.

Langanes
Datu orokorrak
Luzera40 km
Geografia
Koordenatuak66°22′45″N 14°31′54″W / 66.3792°N 14.5317°W / 66.3792; -14.531766°22′45″N 14°31′54″W / 66.3792°N 14.5317°W / 66.3792; -14.5317
Herrialdea Islandia
Islandiako eskualdeakNorðurland eystra
Islandiako konderriakNorður-Þingeyjarsýsla
Islandiako udalerriakLanganesbyggð
Ur-gorputzaÞistilfjörður (en) Itzuli
Bakkaflói (en) Itzuli
Langanes penintsula (berdez, goian eskuinean) Islandiako mapan.

GeografiaAldatu

Hego-mendenbaletik ipar-ekialdera 40 kilometro ditu eta Fontur izeneko lur-zerrenda batez bukatzen da. Ipar-ekialdean Þistilfjörðurrekin egiten du muga; azken leku horrek Melrakkaslétta penintsulatik bereizi egiten du, eta Bakkaflói penintsulatik hegoe-ekialdean.

Barrualdean 200 metrotik 400 metrotara igotzen da. Leku garaiena Gunnólfsvíkurfjall da, penintsularen hego-ekialdean.

AdministrazioaAldatu

Langanesbyggð herrian dago, Norður-Þingeyjarsýsla lurralde historikoan. Populazio gehiena Þórshöfn herrixkan bizi da, ipar-mendebaleko itsasertzean. Bertan aireportu txiki bat dago. Sauðanes, bestetik, Þórshöfn herriko iparraldean, eliza zahar bat gordetzen du, gaur egun museo gisa erabilita.

Orokorrean populazioa behera egin du: hego-ekialdean Skalar arrantzale herriak XX. mendean ehun pertsona inguru zuen baina 1946an utzi zuten. Badira beste herrixka utziak: Heiðarhöfn, Læknistaðir, Skoruvík, Fagranes eta Saurbær.[1]

Garrantzi militarraAldatu

Gerra Hotzaren bitartez, 1954tik 1968ra, penintsulan NATOren radar-estazio bat egon zen.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Islandiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.