Landerneau
Landerneau (bretainieraz: Landerne) Bretainiako Finistère departamenduko udalerria da, Bro Leon lurralde historikoan dagoena. 2013ko erroldaren arabera 15.443 biztanle ditu.
Landerneau | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Frantzia | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | ||||||||||
Defense and Security zone of France | Western defense and security zone | ||||||||||
Eskualdea | Bretainia | ||||||||||
Departamendua | Finistère | ||||||||||
Alkatea | Patrick Leclerc (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Landerneau | ||||||||||
Posta kodea | 29800 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 48°27′03″N 4°14′58″W / 48.4508°N 4.2494°W | ||||||||||
Azalera | 13,19 km² | ||||||||||
Altuera | 1 m eta 175 m | ||||||||||
Mugakideak | Ploudaniel, Dirinon, Loperhet, La Forest-Landerneau, Pencran, Plouédern, Saint-Divy eta Saint-Thonan | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 16.206 (2021eko urtarrilaren 1a) 181 (2020) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 1.229 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Hünfeld, Mioveni (en) , Caernarfon eta Kongoussi (en) | ||||||||||
landerneau.bzh |
Geografia
aldatuBro Leon eta Bro Kernev lurralde historikoak banatzen dituen Élorn ibaiaren ertzean kokaturik dago, Bretainiaren mendebaldean. Brest hiritik 12 kilometro ekialdera dago.
Historia
aldatuErromatarren asentamendu bat izan zen bertan. Landerneau izenaren lehen aipamena ordea 1206koa da. Leongo jaurerriko parte zen. 1218an Daoulasko abadetxeak priorato bat ezarri zuen bertan eta 1336an San Julian ospitalea eraiki zen. 1363an Rohango bizkondeak eskuratu zuen.
Lihoaren industriari esker herriak garapen ekonomikoa izan zuen XVI eta XVII mendeetan. Morlaixen ondoren esportazio handienak zituen Bretainiako herria bihurtu zen. Honetaz gain Landerneauko kaia Brestekoaren gehigarri bihurtu zen. Merkataritza guzti honek hainbat familia burges aberastu zituen, Duthoya, Mazurier, Drezen eta Marguerite Mével besteak beste.
2011 urtean Europa Saria jaso zuen. Sari hau Europako idealak bultzatzen dituen herriari ematen dio Europako Kontseiluak.
Kultura
aldatuAbuzturo Fête du bruit dans Landerneau jaialdia ospatzen da.
Iruditegia
aldatu-
Alde zaharra.
-
Saint-Houardon eiza.
-
Rohan zubia.
-
Alde zaharra.
Kanpo estekak
aldatu