Landa-turismo

Landa turismo» orritik birbideratua)

Landa-turismoa landa ingurunean, hiri nukleoetatik at egiten den turismoa da.

1990eko hamarkadan abiatu zen gurean landa-turismoa delakoa, eta azken urteetan indar handia hartu du Hego Euskal Herrian, bai bertakoen artean, baita atzerritik datoztenen artean ere. Gaur egun ehundaka landetxe daude zerbitzu hauek emanez, EAEn nagusiki Gipuzkoan eta Bizkaian, eta Nafarroan bereziki ipar erdialdean.

Nekatur (Euskadiko Nekazal turismo eta landetxeen elkartea) da hein handi batean hazkunde honen erantzuna, hauen interesen alde egiten duen elkartea da.

Definizioa aldatu

Turismoaren Mundu Erakundeak[1] landa turismoa honela definitzen du:

Landa-turismoa jarduera turistiko mota bat da, zeinetan bisitariaren esperientzia naturako jardueretan, nekazaritzan, landa-bizimoduan eta landa-kulturan oinarritzen den.

Landa-turismoko jarduerak hiritik at dauden inguruneetan (landa-inguruneetan) egiten dira, eta hurrengo ezaugarriak betetzen dituzte:

  1. dentsitate demografiko txikia
  2. nekazaritza eta basogintza nagusi diren paisaia eta lurralde antolamendua, eta
  3. gizarte egitura eta bizimodu tradizionalak

Ezaugarriak aldatu

 
Nahiz eta estatu mailako legediak Landa-turismoa barnealdera mugatzen duen, EAEko legeak kostako landa turismoa barne hartzen du.

Landa ingurunea, eta beraz, landa-turismoa kontzeptualizatzeko zailtasunak izan ohi dira. Hala ere, zenbait ezaugarri zehaztu ditzakegu:

  • Herri eta herrixketatik gertu kokatzen da eta beraz, nekazaritza-ustiategietatik gertu
  • Ez dira zertan barnealdean kokatu behar, Euskal Autonomia Erkidegoko kasuan, kostako herrietan ere kokatzen dira
  • Hiri kontzeptutik urruntzen da
  • Industria eskasia ematen da inguruan
  • Lehen sektorean oinarrituriko ekonomia da nagusi

Hainbat autonomia erkidegok landa-turismoaren aldeko apostua egin dute, exodoa gelditzeko eta tradizioak mantendu ahal izateko. Landa-turismoaren bidez mugatua den lehen sektoreko jarduera ekonomikoa dibertsifikatzea lortu da landa gunea eta bertako komunitatea mantenduz.

Landa-turismoaren garapena sustatu duten faktoreak hurrengoak izan dira:

  • Gizarte-portaerako aldaketak: bidaiak orokortu eta demokratizatu egin dira
  • Aisialdirako denbora gehiago izatea
  • Oporren zatikatzea, luzeera laburreko bidai gahiago egiten ditugu
  • Bizimodu tradizionalaren balorazioa
  • Kontzientzia ekologikoaren hazkundea
  • Europar erakunde zein eskatatu eta eskualdeetako erakundeek eman dioten bultzada

Landa-ostatu motak[2] aldatu

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn) legeak biltzen dituen landa-ostatu motak hurrengoak dira

Nekazaritza-turismoko establezimendua aldatu

Landa-ingurunean kokatutako establezimenduetan prezio bidez ostatu-zerbitzuak –mantenuarekin edo gabe– eta beste zerbitzu osagarri batzuk ematen duten establezimenduak.

Nekazaritza-turismoko establezimenduek mendiko edo landa-ingurunearen berezko arkitektura tradizionalei erantzun beharko diete, eta landaguneetan kokatuta egon beharko dute.

 
Landetxeak inguruko arkitektura tradizionaka errespetatzen dute, eta gainera abeltzaintza edo nekazaritza da jabeen jarduera ekonomiko nagusia.

Landetxea aldatu

Landa-ingurunean dauden eta ingurune horretako arkitektura bereizgarriko eraikinetan prezio bidez ostatu-zerbitzua –mantenuarekin edo gabe– eskaintzen duten establezimenduak.

Establezimendu hauek nekazaritza-ustiategien barruan egon beharko dute, mendiko edo landa inguruneko berezko arkitektura tradizionalaren ezaugarriei erantzunez.

Landa-hotela aldatu

Landa-ingurunean, eskualdeko edo inguruko ohiko arkitektura tradizionala duten eraikinetan edo eraikuntzetan kokatutako hotel-establezimenduak. Establezimendu horiek gehienez ere 40 plazako edukiera izango dute.

Landa-hotelek hotel-establezimenduak arautzen dituen erregelamenduak ezartzen duenari jarraituko diote.[3]

Landa-apartamentua aldatu

Landa-ingurunean, eskualdeko edo inguruko ohiko arkitektura tradizionala duten eraikinetan edo eraikuntzetan kokatutako turismo-apartamentuak. Establezimendu horiek 24 plazako edukiera izango dute gehienez, eta turismo-apartamentuak arautzen dituen erregelamenduan horri dagokionez ezarritakoari jarraituko diote.[4]

Landaturismoko aterpetxea aldatu

Landa-ingurunean, eskualdeko edo inguruko ohiko arkitektura tradizionala duten eraikinetan edo eraikuntzetan kokatutako turismo-aterpetxeak. 40 plazako edukiera izango dute gehienez, eta turismo-aterpetxeak arautzen dituen erregelamenduan horri dagokionez ezarritakoari jarraituko diote. [5]

Landa-turismoa Euskal Autonomia Erkidegoan aldatu

Euskal Autonomia Erkidegoan, Euskal Turismoaren Estrategia 2030 planaren arabera[6], 3.991 ohe eskaintzen dira (2016. urteko datua).

Egun %6,4 eko tasa duen jarduera turistiko honek hazkunderako proiekzioa du; izan ere, hiri nukleoetako turismoa dibertsifikatzeko behar-beharrezkoak dira. Gainera, beste erkidegoetan ez bezala, hiriburuetako zentrotik 15 minututara kokatzen da landa gunea.

Atzerritar jatorria dutenen bisitarien artean hurrengo jatorria dute: Frantzia, Alemania eta Italia. Hauek gehien baloratzen dutena, herrietako bizitza autentikoa eta landa inguruaren erosotasauna dira.

Bestetik, estatutik datoztenen jatorriak hurrengoak dira: Katalunia, Madril eta EAE. Kasu honetan, aipatzekoa da hiriburu handiak erkidego hauetan kokatuta daudela, eta lasaitasunerako espazioen bila bidaiatzen dutela.

Azkenik, ezin dira gastronomia eta enologia alde batera utzi, turismo enogastronomikoa baita EAEko sektore turistikoaren motore.

Erreferentziak aldatu

  1. «UNWTO Tourism Definitions | Définitions du tourisme de l’OMT | Definiciones de turismo de la OMT» www.e-unwto.org  doi:10.18111/9789284420858. (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  2. Eusko Jaurlaritza. (PDF) [http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.eus/r48bopv2/es/bopv2/datos/2013/05/1302303e.pdf 199/2013 DEKRETUA, apirilaren 16koa, landa-inguruneko turismo-ostatuko establezimenduak arautzen dituena. ] (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 24a).
  3. Eusko Jaurlaritza. (PDF) [https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2015/02/1500719e.pdf 6/2015 DEKRETUA, urtarrilaren 27koa, hotel-establezimenduen antolaketa ezartzen duen Dekretua bigarren aldiz eta Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-enpresen Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua arautzeko Dekretua hirugarrenez aldatzen dituena.. ] (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 24a).
  4. Eusko Jaurlaritza. (PDF) 198/2013 DEKRETUA, apirilaren 16koa, apartamentu turistikoak arautzen dituen.. (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 24a).
  5. Eusko Jaurlaritza. (PDF) 200/2013 DEKRETUA, uztailaren 9koa, turismo-aterpetxeak antolatzen dituena. (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 24a).
  6. (Gaztelaniaz) Eusko Jaurlaritza. (PDF) Estrategia de Turismo Vasco 2030 Plan de Marketing del Turismo Vasco 2017-20. (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 24a).

Kanpo estekak aldatu