Laidatxu Bizkaiko hondartza bat da, Mundakako udalerrikoa.

Mundakako laidatxu hondartza
43°24′17″N 2°41′59″W / 43.40472°N 2.69972°W / 43.40472; -2.69972

Ezaugarriak

aldatu

Mundakako herriaren erdialdean dago, Sukarrietarantz doan errepideko zubiaren azpian. Ur korronteetatik babestuta dagoen kala txikia da; hala ere, itsasbehera denean, Mundakako itsasadarreko korronteek arriskua dakarte. Guztira 55 metroko zabalera dauka. Itsasbehera denean, 5.600 metro koadroko azalera dauka; eta 1.800ekoa, itsasgora denean.

Arriskugarritasun ertaina dauka, eta uraren kalitatea ere ertaina da. Hondartzara joaten den batez besteko jende kopurua handia da. Surfa praktikatzeko oso egokia, Mundakako ezker olatu famatua hartzeko surflari ugari etortzen da urtero.

Jakingarriak

aldatu

Txatxarramendi uhartea eta Laidako hondartza batzen dituen ferry zerbitzua dago udan. Zerbitzu hau, eguraldi ona dagoen egunetan bakarrik egoten da eskuragarri. Barkua Txorrokopuntan hartzen da.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa