Lady Agnew of Lochnaw

Lady Agnew of Lochnaw Gertrude Agnewren erretratua da, John Singer Sargentek 1892an 127 × 101 cm-ko olioz eginikoa. Egun, Scottish National Galleryn dago, Edinburgon. Izan ere, museo horrek 1925ean eskuratu zuen.

Lady Agnew of Lochnaw
Jatorria
Sortzailea(k)John Singer Sargent
Sorrera-urtea1892
IzenburuaLady Agnew of Lochnaw (1864 - 1932)
Jatorrizko herrialdeaEskozia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak127 (altuera) × 101 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaEskoziako Galeria Nazionala
BildumaNational Galleries Scotland (en) Itzuli
InbentarioaNG 1656
Argumentu nagusiaGertrude Agnew (en) Itzuli

Lady Agnew hiru laurdeneko pose batean agertzen da, eserita, jantzi zuri batean. Zuzen begiratzen dio ikusleari, erdi-irribarre batekin.

Erretratuak ospea hartu zuen berehala. 1893ko apirilaren 29an, The Times-eko artikulu sinatu gabe batean, maisulantzat hartu zen obra, eta honako hau gehitu: "teknikaren arrakasta ez ezik, erretratugintza finenaren adibidea ere bada, hitzaren zentzu literalean [...]. Sargentek, sotiltasuna baztertu gabe, manierismoak alde batean utzi ditu, eta pertsona xarmangarri baten irudi ederra egin du".[1]

Erreferentziak aldatu

  1. "not only a triumph of technique but the finest example of portraiture, in the literal sense of the word, that has been seen here for a long time. While Mr Sargent has abandoned none of his subtlety, he has abandoned his mannerisms, and has been content to make a beautiful picture of a charming subject"

Kanpo estekak aldatu