John Singer Sargent
John Singer Sargent (Florentzia, Toscanako Dukerri Handia, 1856ko urtarrilaren 12a - Londres, 1925eko apirilaren 15a) erbesteratutako estatubatuar margolaria izan zen, bete belaunaldiko erretratu margolari nabarmenena, Eduardotar Aroaren luxuaren oroitzapenengatik. 900 olio-pintura eta bi mila akuarela baino geihago margotu zituen. Bere lanak munduan zeharreko bidaiak dokumentatu zituen.
Sargent estatubatuar erbesteratua izan zen, Londresera joan aurretik Parisen trebatu zena. Erretratugile gisa nazioartean ospea izatera iritsi zen, polemika batzuk izan arren. Parisko Aretoan egindako aurkezpenarekin, Madame X-ren erretratuak gizartean margolari gisa zuen posizioa finkatu nahi zuen, baina azaltzen sentsualitatea zela eta, eskandalua eragin zuen.
Hasieratik, bere lanak erraztasun tekniko nabarmena erakutsi zuen, batez ere pintzelarekin marrazteko gaitasunean; horrek miresmena piztu zuen, baita ustezko azalekotasun batengatik kritikak ere. Ezaguna zen enkarguz egindako lanei esker. Bere ikerketa informalek eta paisaia-pinturek, bestetik, inpresionismoarekin lotura erakusten dute.
Iruditegia
aldatu-
Madame X-ren erretratua
-
Goizeko ibilaldia
-
Clementina Anstruther-Thomson
-
Kaimanak lokatzetan
-
Theodore Roosevelt