Lactifluus rugatus edo Lactarius rugatus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Lactarius deliciosus espeziearen antzeko kalitate gastronomikoa du, baina ez da hain ezaguna.

Lactifluus rugatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactifluus
Espeziea Lactifluus rugatus
Verbeken, 2012

Sinonimoa: Lactarius hygrophoroides.

Deskribapena aldatu

Kapela: Mamitsua, irregularra, erdian sakonunearekin, ertz izurtuarekin. Azal latza, lehorra, pitzatu egiten da eta ertzerantz zimurtu. Laranja gorrixka edo adreilu kolorekoa (ertzerantz zurbilagoa).

Orriak: Zabal, krema kolorekoak, heltzean ilundu egiten dira.

Hanka: Zimurtsua, kapelaren kolorekoa, trinkoa eta laburra, zilindrikoa. Latex jariakorra, zuria eta ugari.

Haragia: Lodia, orburu usainekoa eta hurraren zaporekoa.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.

Jangarritasuna aldatu

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Lactarius volemus delakoak, kolore laranja-horixka du, azala ez du hain zimurtsua, latexa krema kolorekoagoa du, penintsulako iparraldeko hostogalkorren azpian hazten da eta ez du hurraren zaporerik.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean taldeka agertzen da. Mediterraneoko arteen eta artelatzen basoetan. Batzuetan baita pinuen azpian ere.

Banaketa eremua aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 94 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Lactifluus rugatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu