Lacon punctatus
Lacon punctatus Elateridae familiako kakalardo saproxilikoa da, zientziarako Herbstek 1779an deskribatu zuena.[1]
Lacon punctatus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Elateridae |
Generoa | Lacon |
Espeziea | Lacon punctatus Herbst, 1779 |
Deskribapena
aldatu12-21 mm arteko luzera du. Ikatz koloreko gorputza, puntutxo zilarkarez zipriztindua, ezkata beltzez eta zilar-kolorekoez estalirik baitago. Ezkata argiek ez dute marrazten ez orbanik, ez marrarik.[2]
Bizilekua
aldatuZuhaitz koniferoen eta hostozabalen ustelduretan bizi da. Nafarroa Garaian pinudietan arruntagoa da.[2]
Elikadura
aldatuLarbak harrapariak dira, eta egur ustelean bizi diren beste intsektu batzuen larbez eta ninfez elikatzen dira (Stictoleptura rubra kakalardoaren larbez, batez ere).
Banaketa
aldatuEspezie mediterraneoa da, hegoaldeko Europan, iparraldeko Afrikan eta Asia Txikian hedaturik dagoena. Erdialdeko Europako baso termofilo batzuetan ere atzeman da. Banaketa-eremu zabala du Euskal Herrian ere, Bardeako pinudietatik Lapurdiko hariztietaraino.[2][3]
Kontserbazioa
aldatuIUCNren Zerrenda Gorrian arrisku txikiko espezietzat hartua da.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lacon punctatus (Herbst, 1779). eu-nomen.eu (Noiz kontsultatua: 2019-11-7).
- ↑ a b c Recalde Irurzun, J. I.; San Martín, A. F.. Elatéridos Saproxílicos de Navarra (VI). Presencia de Lacon Lepidopterus (Panzer, 1801) en la Península Ibérica y aproximación a la corología del género Lacon en la comunidad foral de Navarra (Coleoptera: Elateridae). Boletín de la Sociedad Entomológica Aragonesa (S.E.A.), 49 (2011): 207‒210, researchgate.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-7).
- ↑ GEREA. Forêts anciennes, landes et pelouses de Sare (Identifiant national : 720030020). inpn.mnhn.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-7).
- ↑ Méndez, M.; Dodelin, J.; Petrakis, P.; Schlaghamersky, J. eta Nardi, G.. Lacon punctatus. The IUCN Red List of Threatened Species 2010: e.T157586A5101160 (Noiz kontsultatua: 2019-11-7).