La vita è bella
La vita è bella (euskaraz "Bizitza ederra da") Roberto Benigni italiar zinema zuzendariaren filma bat da.
Sariak
aldatuZazpi Oscar Sarietarako izendatua izan zen, azkenik hiru sari bereganatu zituelarik: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Roberto Benigni), Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria eta Soinu banda onenaren Oscar Saria (Nicola Piovani).
Bestalde, 1998ko Canneseko Zinemaldian ere sari nagusia irabazi zuen.
Sinopsia
aldatuBenignik bere filma fabula gisa definitzen du: Guidok bere emaztea izango den Dora nolabait erakartzen saiatzen da. Urteetara Giosué izeneko seme bat dute, Guidok jolasak asmatzen dizkiolarik. Zoritxarrez aita-semeak nazi kontzentrazio esparru batean sartzen dituzte. Han, Guidok semeari bertako lan gogorra eta tratu txarrak joko bat direla sinistaraziko dio, jokoaren saria 1000 puntu lortu ezkero tanke bat irabaztea dela esanez. Ideia honekin, Guidok semeari kontzentrazio esparruko bizimodu latza ezkutatu eta haren bizitza jasangarriagoa egitea lortzen du.
Filmerako hautatutako musikak bere nolabaiteko ipuin giroa ahalbideratzen du: izatez, pertsonaia bakoitza filmean agerpena egitean euren berezko doinua dutelarik (bikotearen doinua, mutikoaren doinua, etab.).
Aktoreak
aldatu- Roberto Benigni - Guido Orefice
- Nicoletta Braschi - Dora
- Giorgio Cantarini - Giosuè Orefice, Guido eta Doraren semea
- Giustino Durano - Eliseo Orefice, Guidoren osaba
- Horst Buchholz - Lessing doktorea, Guidoren laguna den mediku nazia
- Sergio Bustric - Ferruccio Papini, Guidoren laguna
- Marisa Paredes - Doraren ama
- Amerigo Fontani - Rodolfo, Doraren senargai faxista
- Pietro De Silva - Bartolomeo, kontrentrazio esparruko Guidorenren laguna eta presoa