La Equitativa (Donostia)
- Artikulu hau Donostiako eraikinari buruzkoa da; buruzkoa beste hau da: «La Equitativa (argipena)».
«La Equitativa» Donostiako eraikina da, Euskadi plaza, Ramon Maria Lili pasealekua eta Kolon pasealekuaren artean kokatuta eta «La Equitativa» aseguru-etxearen egoitza zena. Fernando Arzadun arkitektoak diseinatu zuen 1933an, estilo arrazionalistan.
«La Equitativa» | |
---|---|
![]() Equitativa eraikina Donostian, 1940 eta 1950 bitartean. | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′18″N 1°58′39″W / 43.321722°N 1.977611°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1933 |
Izenaren jatorria | Compañía de Seguros La Equitativa (en) ![]() |
Erabiltzailea | Compañía de Seguros La Equitativa (en) ![]() |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Fernando Arzadun Ibarraran (en) ![]() |
Etxearen solairu bakoitzak bi etxebizitza ditu. Eskailera nagusi bat dago eta beste bat zerbitzukoa. Bi patio ditu barneko gelak argiztatzeko. Arzadunek eraikinaren konposizioan fatxadan jarri zuen indarra. Horretarako, bi mekanismo erabili zituen: batetik, linea horizontal eta bertikalen arteko kontrastea eta, bestetik, bolumenen sartu-irteeren arteko jokoa.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) La Equitativa. (Noiz kontsultatua: 2017-07-01).
Ikus, gainera
aldatu
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |