Ireki menu nagusia

Lüküzeko etxeafrantsesez, Luxe eta LusseNafarroako Erresumako leinu noble zaharrenetako bat da. Lüküzeko jaunek Nafarroako estatuetan eta Amikuzeko Gorte Nagusian lekua zuten. Akizeko bizkondeen ondorengoak ziren jatorriz.

Nafarroako gerra zibiletan beaumontarren alde egin zuten. Fernando II.a Aragoikoa Nafarroaz jabetu zenean, Nafarroako erregearen alde jarri zen Joan IV.a Lüküzekoa, baina 1524an Karlos V.a enperadoreari lagundu nahi izan zion Nafarroako konkistan. Erlijio-gerretan, Joana Albretekoaren aurka eta katolikoen alde nabarmendu zen Karlos Lüküzekoa. Hura izan zen Lüküzeko azken kondea (1604an hila), Montmorencyko etxea nagusitu baitzen bertan, Karlota-Katalina, Karlos Lüküzekoaren alaba eta oinordekoa, Luis Monmorency-Boutevillekoarekin ezkondu ondoren (1593). 1671n Montmorencyko jaunak Iruriko kondeari saldu zizkion Lüküzeko jabetza guztiak.

ErreferentziakAldatu