Eskapulario
Kristautasunean, eskapularioa kristau kultu eta liturgiarako erabiltzen den objektu bat da, zehatzago sakramental bat.
JantziaAldatu
Eskapulario monastikoa oihalezko zerrenda luzea da, erdian burua sartzeko zuloa duena eta gorputzaren aurrealde eta atzealde osoan luzatzen dena, sorbalden gainetik jantzirik, eta kristau ordena eta kongregazio batzuen jantzi erlijioso gisa janzten dena.
Kutun edo talismanaAldatu
Deboziozko eskapularioa, berriz, soka batez loturiko bi irudi erlijiosok osaturiko objektua izendatzen du, elkarte erlijoso bateko kidetasuna edo debozioa adierazteko erabiltzen dena.
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |