Domingo Epaltza

Txomin Epaltza» orritik birbideratua)

Domingo "Txomin" Epaltza Lopez de Lerena (Bilbo, 1884ko urriaren 26a - Donibane Lohizune, 1956ko martxoaren 18a) Bizkaiko politikaria izan zen. Zuzenbide eta Letretako ikasketak egin zituen Deustun eta Madrilen. Banco de Bilbao banketxeko kontseilaria izan zen. Barakaldoko hautagaia izan zen EAJren aldetik 1918. urtean, eta erraz gailendu zitzaion Fernando Ybarrari. Euskaldun berria zen; euskal abertzaletasunaren oinarriak ezarri zituen legebiltzarrean egin zuen aurkezpen hitzaldian. Espainiako Gerra Zibilaren garaian Haltsura (Lapurdi) jo zuen. Alemaniarrek Frantzia hartu zutenean Gurseko kontzentrazio-esparruan zegoen (1940).

Domingo Epaltza
Bizitza
JaiotzaBilbo1884ko urriaren 26a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDonibane Lohizune1956ko martxoaren 18a (71 urte)
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ekonomialaria eta bankaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Erreferentziak aldatu