Kulturkampf
Kulturkampf[1] (kʊlˈtuːɐ̯kampf ahoskatua; euskaraz: "borroka kulturala") Germaniako Inperioaren eta eliza katolikoaren artean izan zen gatazka, 1873 hasi eta 1875ean amaitu zena. Bismarck kantzilerra izan zen eragilea. Otto von Bismarck protestantea zen, eta katolikoak erabat menderatu nahian, eta Prusia protestantearen nagusitasuna finkatzeko asmoz, estatu-kontrol handia jarri zuen alemaniar Elizaren gainean (Maiatzeko legeak, 1873). 1875ean ezarri ziren lege gogorrenak, eta heldu zen krisiaren une larriena: ezkontza zibila nahitaezko egin zen Alemania osoan, elizaren ondasunak konfiskatu ziren, elizgizon askok erbesteratu behar izan zuten eta abar. Katolikoen oposizioa handia izan zen, ordea; horrez gainera, mugimendu sozialistaren gorakada eta ekonomia-krisia zirela eta, Bismarckek atzera egin behar izan zuen, eta legeak baliogabetu egin zituzten.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.