Kristau eskatologia sineste kristau eskatologikoez edo kristautasunaren «azken gauzez» osatutako teologia kristauaren adar bat da. Eskatologia hitza «azken» (ἔσχατος) eta «ikasketa» (-λογία) esan nahi duten hitz greziar bitatik dator; halandaze, «azken gauzak» jorratzen dituen jakintzagaia da, bai gizabanakoen bizitzaren amaiera, bai aro guztien amaiera, bai munduaren amaiera, bai eta Jainkoaren erregetzaren izaera ere. Azaletik, eskatologia kristaua gizateriaren halabeharraren azterketari dagokio Biblian ezarrtzen den eran, ezein eskatologia-ikasketa kristauarentzat lehen mailako sorburua baita.

Alberto DureroApokalipsiaren Lau Zaldunak

Eskatologia kristauko gai eta jazoerarik garrantzitsuenak heriotza eta heriotzaren osteko bizitza, Zerua eta Infernua, Kristoren Bigarren Etorrera, Hildakoen Piztuera, Oramendua, Larrialdi Handia, Milurtekoa, munduaren amaiera, azken auzia nahi etorriko bide den munduaren Zeru Berria eta Lur Berria. Eskatologia-pasarteak Bibliako makina bat lekutan daude, Itun Zaharrean zein Itun Berrian. Gainera, Bibliaz kanpoko iragarpen eskatologiko eta eliza-usadio nahia egon dago.

Eskatologia kristaua Idazteun eta Tradizioan, eta Erdi Arotik gaur egunera arte ezarritako sinesgai-idazkietan oinarritu ohi da. Orokorrean, lau eskatologia-joera nagusitu egiten dira: preterismoa, historizismoa, futurismoa eta idealismoa.

Historia aldatu

Eskatologia teologia kristauaren ikasketa adar zaharra da, Oliamendiko Iragarpenean, Ardi eta antxumeen parabolan, eta Jesusen amaierako sasoiei buruzko hitzaldietan horrezkero aintzakotzat hartu zen. Berebat, Paulo Tarsokoak[1] eta Ignazio Antiokiakoak (35–107 K. o.) parusiaren doktrina eztabaidatu zuten, eta Justino Martiri (100-165) apologista kristauak gaiarekin begirune handiagoz jardun zuen. Sartaldeko kristauterian Tertulianok (160-225) eskatologiaren ikasketei jarraitu zien eta Origenesek (185-254) gogoeta osoagoak burutu zituen[2]. Hitza, lehenik, Abraham Calovius (1612–86) teologo luthertarrak erabili zuen, baina, XIX. gizalditik aurrera baino ez zen erabili era zabalagoan[3].

Eskatologiarekiko jakingura moderno gorakorra kristau-herri ingelesdunaren garapenei lotuta dago. XVIII. eta XIX. gizaldietan puritanoak kristau bihurtzearen inguruko milurte-osteko itxaropen batean jakingura berezia eduki zuten[4]. Hau John Nelson Darby lako egile dispentsazionalak aldeztutako aurre-milenarismoarekiko geroz eta jakingura handiagoarekin kontrastatu zen[5]. Ildo biak eragin esanguratsuak eduki zuten handituz joan zen kristau-misioetako, eta Sartaldeko Afrika eta Asiako kristauteriako eskatologiarekiko jakinguran[6][7]. Hala ere, XX. gizaldian, Jürgen Moltmann eta Wolfhart Pannenberg lako akademiko alemaniarren handiagotzen ari zen kopuruarentzat eskatologia interesgarria izan zen[8].

XIX. gizaldiaren hasieran, teologo kristauen talde batek, Ellen Gould White, William Miller eta Joseph Bates barne, Danielen Liburuan eta Apokalipsian agertutako ondorio eskatologikoak ikasten hasi ziren. Eskatologia kristauaren euren irakurketaren ondorioz, Zazpigarren Eguneko Eliza Adbentista irasi zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. ik. Erm 2:5-16; Erm 14:10; 1 Kor 4.5; 2 Kor 5:10; 2 Tm 4:1; 2 Ts 1:5
  2. Alexander Roberts & James Donaldson, eds. Ante-Nicene Fathers. (16 libki.) Peabody, Massachusetts: Hendrickson, 1994. Ignazio eta Justino Martiriren idazkiak 1 liburukian ikus litezke; Tertuliano, 3–4 liburukietan; eta Origenes 4 liburukian.
  3. Erwin Fahlbusch, Dietrich, «Eschatology», The Encyclopedia of Christianity (Grand Rapids, MI; Leiden, Netherlands: Wm. B. Eerdmans; Brill, 1999–2003), 122.
  4. (Ingelesez) Murray, Iain Hamish. (1975). The Puritan Hope: A Study in Revival and the Interpretation of Prophecy. Londres: Banner of Truth Trust ISBN 978-0-85151-247-1..
  5. (Ingelesez) Blaising, Craig A.; Bock, Darrell L.. (2000). Progressive Dispensationalism. Baker Books, 9–56 or. ISBN 978-1-4412-0512-4..
  6. (Ingelesez) Walls, Andrew F.. (2016). Eschatology and the Western Missionary Movement. 22, 182–200 or.  doi:10.3366/swc.2016.0155..
  7. (Ingelesez) Chow, Alexander. (2016). 22, 201–215 or.  doi:10.3366/swc.2016.0156..
  8. (Ingelesez) Fergusson, David. (1997). «Eschatology» Cambridge: Cambridge University Press, 226–244 or.  doi:10.1017/ccol0521471184.014..

Kanpo estekak aldatu