Parusia (grezieraz: παρουσία, erromanizazioa: parousía, zehatz-mehatz: «etorrera, helduera») Kristoren Bigarren Etorrera Lurrera adierazteko kristauek darabilten hitza da. Jazoera honek edestiaren amaiera adierazten du kristau gehienentzat. Biblian parusia hainbat alditan aitatzen da, lau Ebanjelioetan barne[1]. Bigarren etorreren iragarpen franko dago kultura eta erlijio askotan, baina, azpimarragarriena Jesu Kristoren itzuleraren kristau-sinesmena da.

Kristo Maiestatean (Andronikov monasterioko Ebanjelioa, Moskun), XVI. gizaldian

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo-estekak aldatu