Krimeako zubiko eztanda
2022ko urriaren 8ko goizaldean, Ukrainako inbasioaren testuinguruan, Krimeako zubiaren galtzadan bat-bateko leherketa bat gertatu zen, eta, ondorioz, zubi-erreiaren bi zati kolapsatu ziren. Leherketaren ondorioz, trenbide-zubitik zihoan tren baten zazpi zisterna-bagoi piztu ziren, eta sute handi bat piztu zen.[1]
Krimeako zubiko eztanda | |
---|---|
Mota | bridge failure (en) operazio militar leherketa bonba-auto bidezko atentatu |
Honen parte da | 2022ko Krimeako erasoak |
Data | 2022ko urriaren 8a |
Garaia | Ukrainako historia (1991-) eta Errusia Vladimir Putinen gobernupean |
Kokaleku | Krimeako zubia |
Herrialdea | Errusia |
Kausa | leherketa |
Pertsona hilak | 5 |
Erantzule | ezezaguna |
Arma | Bonba-auto |
Errusiako hedabide estatalen arabera, kamioi batek eragin zuen leherketa.[2] Ukrainak eta NATOk ez zuten gertakariari buruzko adierazpen ofizialik egin. Ukrainako goi-funtzionarioek aurretik zubia misilekin eraso bat egiteko helburu legitimoa izango zela adierazi zuten.[3]
Ondorioak
aldatuErrusiako Federazioko Garraio Ministerioak Krimeako zubia eraiki aurretik funtzionatzen zuen Kertx-eko itsasartea zeharkatzen duen transbordadore-zerbitzua berrabiaraziko zutela iragarri zuen. Hasiera batean, Krimeak jangaiak eta erregaia saltzeko murrizketak ezarri zituen baina, bi ordu geroago, Sebastopolen murrizketak bertan behera utzi zituztela iragarri zuten.[4]
Krimeako zubia Errusiaren eta Krimearen arteko garraio-konexioaren zati garrantzitsua da eta Errusia-Ukraina gerraren hegoaldeko operazio-antzerkirako okupatu zuten. Krimeako zubia zati batean suntsitzeak Errusiak okupatuta dagoen Krimeako Errepublika Autonomoan errusiar tropen hornidurarekin arazo gehiago sortuko dituela espero dute.[5] Gainera, zubia ixtearekin batera, bertako biztanleentzat zailagoa bihurtzen da Krimeatik irtetea, portuetako itsas-ibilbideak bakarrik geratzen baitira.[6]
Kremlinarentzat suntsipenaren izaera sinbolikoa ez da garrantzi gutxiagokoa. Zubia 2018an irekitzea Vladimir Putinen lorpen handienetako bat izan zen.[7] 2022ko errusiar inbasioaren ondoren, egitura helburu estrategikorik babestuenetako bat izan zen.[8] Leherketa gertatu baino astebete lehenago, Errusiak Ukrainako lau eskualde anexionatzeari buruzko dekretu bat sinatu zen, eta horren ondoren, inbaditutako lurraldeetan bere interesen aurkako eraso bat gertatuz gero Errusiak Ukraina arma nuklearrekin mehatxatzen jarraitu zuen.[6]
Bestalde Putinek Kertxeko itsasartean segurtasuna indartzeko agindu zuen[9].
Ikerketa
aldatuPutinen aginduz, leherketaren inguruabarrak ikertzeko batzorde berezi bat sortu zuten, Larrialdi Egoeretako Ministerioko, Garraio Ministerioko, FSSko, Barne Ministerioko eta Errusiar Guardiako ordezkariak barne hartzen zituena. Ikerketa Batzordeak leherketari buruzko ikerketa penala hasi zuen.[10] Zerbitzu berezietako ordezkariek hurrengo txandako lanez ohartarazi zuten; izan ere, lehergaiez beteriko kamioi bat galdu zuten, nahiz eta zubiaren sarreran karga susmagarria zaintzeko check-pointak jarri.
Errusiako Ikerketa Batzordearen arabera, leherketaren ondorioz hiru pertsona hil ziren, tartean kamioi ondoko auto batean zihoazen gizon bat eta emakume bat.[11][12][13]
Iritzi ezberdinak
aldatuVladimir Zelenski Ukrainako presidentearen aholkulari Mikhailo Podolyakek hau idatzi zuen txio batean: «Krimea, zubia, hasiera. Legez kanpokoa den guztia suntsitu behar da; ostutako guztia itzuli behar zaio Ukrainari; Errusiak okupatutako guztia kanporatu behar da». Joan den apirilean Errusiak Itsaso Beltzean duen gerraontzi nagusiari, Moskva, eraso egin zion Kievek, eta hori gogoratu zuen Ukrainako Defentsa Ministerioak, txio batean. «Erori dira Errusiako botereak Krimea ukrainarrean dituen bi ikur nabarmen. Zer izango da hurrengoa, errusiar?». Ukrainako posta zerbitzuak atzo jakinarazi zuenez, zigilu berri bat plazaratuko du, eta, horretan, Krimeako zubia sutan agertuko da[14].
Krimeako Gobernuak ez zuen zehaztu zerk eragin zuen kamioiaren leherketa, baina Krimeako Estatu Kontseiluko presidenteak, Vladimir Konstantinovek, Ukrainari leporatu zion gertatutakoa.[15][16]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Crimean bridge fire: Blaze erupts on only bridge linking peninsula to Russia» BBC News 2022-10-08.
- ↑ (Ingelesez) Reuters. (2022-10-08). Fuel tank ablaze at bridge in Crimea -Russia's RIA. .
- ↑ (Ingelesez) Kramer, Andrew E.. (2022-10-08). «Fiery Damage to Crimea Bridge Imperils Russian Supply Route» New York Times.
- ↑ (Errusieraz) «В Крыму начали вводить ограничения на продажу продуктов и топлива» Important Stories 2022-10-08.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ https://www.infobae.com/america/mundo/2022/10/08/por-que-la-destruccion-del-puente-de-crimea-supone-otro-fuerte-golpe-para-putin/
- ↑ a b (Ingelesez) Beaumont, Peter. (2022-10-08). «Impact of Kerch bridge blast will be felt all the way to the Kremlin» The Guardian.
- ↑ «Krimeako penintsula Errusiari batzeko zubia ireki dute, Europako luzeena» Berria 2018-05-16.
- ↑ (Ukraineraz) defence-ua.com. Знищити Кримський міст: як він захищений, наскільки це потрібно і що дасть. .
- ↑ https://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/bideoak/osoa/8980874/bideoa-krimeako-zubiko-eztandari-zeharkako-aipamena-eginez-hasi-du-eguneroko-mezua-zelenskik/
- ↑ (Ukraineraz) «Вибух на Кримському мосту: в Росії відкрили кримінальне провадження» ТСН.ua 2022-10-08.
- ↑ (Ingelesez) «Crimea bridge blast damages key Russian supply route; 3 dead» The Washington Post 2022-10-08.
- ↑ (Ingelesez) «Russian authorities say 3 killed in Crimea bridge blast» The San Diego Union-Tribune 2022-10-08.
- ↑ (Ukraineraz) «Вибух на Кримському мосту: Загинули щонайменше троє людей» novosti.dn.ua 2022-10-08.
- ↑ https://www.berria.eus/paperekoa/1943/017/001/2022-10-09/krimeako-anexioaren-ikur-den-zubiaren-zati-bat-hondatu-dute.htm
- ↑ Ordoñez Garmendia, Jon. (2022-10-08). «Leherketa handi batek Errusia eta Krimea lotzen dituen zubia hondatu du» Berria.
- ↑ «Russia-Ukraine updates: Crimean bridge fire caused by truck explosion, Russian officials say» DW 2022-10-08.