Kremaster muskulua poltsa testikular eta iztai tolesturan aurkitzen den muskulu bat da, elkar muskulu bezala ere ezagutzen dena. Muskulu bilaterala da.

Kremaster muskulu
Xehetasunak
Honen parteAbdomeneko barruko muskulu zeiharra
JatorriaIztai lotailua
Insertzioageruza baginala
Arteriacremasteric artery (en) Itzuli
Nerbioagenital branch of genitofemoral nerve (en) Itzuli
ilioinguinal nerve (en) Itzuli
Muskuluaren akzioaPrentsa abdominala
Identifikadoreak
Latinezm. cremaster
TAA04.5.01.018M eta A09.3.04.003
FMA21531
Terminologia anatomikoa

Abdomeneko muskulu zeharraren eta barruko muskulu lapranaren fusioaren zuntzek sortuko dute kremaster muskulua. Hala ere, abdomeneko barruko muskulu lapranaren luzapena kontsideratzen da.

Poltsa testikularretan tunika eritroidea osatzen du; izan ere, bere zuntz muskularrek kordoi espermatikoaren hiru geruzetako bat osatzen dute, faszia kremasterikoa.

Ezarpena

aldatu

Poupard lotailuan ezartzen da.

Odoleztapena

aldatu

Kremaster muskuluaren odoleztapenaz arteria kremasterikoa arduratzen da, beheko arteria epigastrikoaren adarretako bat dena.

Inerbazioa

aldatu

Nerbio genitofemoralaren adar genitalak inerbatzen du.

Garapena

aldatu

Muskulu honen guztizko garapena gizonezkoetan besterik ez da gertatuko; geruza fineko muskulu eskeletikoa bilakatuz. Emakumeetan muskulu lakio gutxi batzuen antzeko egitura du, gainera, txikiagoa da, eta uteroaren lotailu biribilean dago.

Funtzioa

aldatu

Iztai hodiaren eraketarekin lotuta dago, baita testikuluen jaitsierarekin ere. Zehazki, testikuluak jaitsi eta igotzeaz arduratzen da era inboluntarioan (eskrotoaren tenperatura erregulatzeko, espermatogenesirako egoera optimoa lortuz). Horrela, testikuluak zintzilik eramango ditu, eta hortik datorkio izena, grekerazko aditz batetik baitator (grezieraz: κρεμάννυμι, "zintzilik eraman" esan nahi du).

Irudiak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu