Kosko-ziza zetatsu
Kosko-ziza zetatsua (Volvariella bombycina, sinonimoa: Volvaria bombycina) Pluteaceae familiako onddo espezie bat da. Balio gutxiko jangarria. Erraz ezagutu daiteke, bere habitatagatik, kapelaren kolore zuriagatik, orrien kolore arrosagatik eta bolba oso altua duelako.
Kosko-ziza zetatsua | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Pluteaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Volvariella | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Volvariella bombycina Singer, 1951 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Makalen edo antzeko zuhaitzen egurretan tenperatura altuan landatu egiten da, batez ere ekialde ertainean. Jangarritasuna bikaina edo erdipurdikoa den zalantzan jartzen da.
Deskribapena aldatu
Kapela: 7 eta 20 cm arteko diametrokoa. Hasieran oboidea edo kanpai itxurakoa, gero ganbila zabalduagoa edo itxiagoa. Haragitsua, biguna, leun-iletsua, fibrilosoa, askotan metxa txiki zuriz edo horixkaz estalita.
Orriak: Estu, sabeldunak, libreak, ertzean koskekin, lehenengo zuriak, gero arrosa-gorrixkak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zuria, betea, sendoa, ilegabea, irmoa. Bolba zabala, lodia, sendoa, altua, zaku formakoa, zurixka, okrez zikindua.
Haragia: Samurra, zuria, lodia erdian, mehea ertzean, zapore atseginekoa eta usain sendokoa, eta ez oso atsegina perretxikoa heltzen denean.[1]
Etimologia: Volvariella terminoa Volvaria generoaren txikigarria da. Oinean bolba dutelako. Bombycina epitetoa latinetik dator, zeta-harra esan nahi duen "bombix" hitzetik. Bere apainduragatik.
Jangarritasuna aldatu
Jangarria.[2]
Nahasketa arriskua aldatu
Zaila da nahastea.[3]
Sasoia eta lekua aldatu
Udan eta udazkenean enbor zaharretan, motzondoetan, hostozabalen zuloguneetan: pagoak, haritzak, astigarrak, zumarrak. Zerrautsaren gainean. Urria.[4]
Banaketa eremua aldatu
Ipar Amerika, Ipar Afrika, Afrika, Erdialdeko Amerika, Asia.
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 270 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero,, 296 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 284 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 133 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..