Kore Peploduna
Kore Peploduna[1] 530. urtean eraikitako kore motako eskultura bat da. Atikako lantegietako artistaren batek zizelkatu zuen, Antzinako Grezian, eta Greziako aro arkaikoko maisulanetako bat dela jotzen da.[2]
Kore Peploduna | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | ezezaguna eta ezezaguna |
Sorrera-urtea | K.a. 540(e)ko hamarkada |
Izenburua | Peplos Kore |
Mugimendua | archaic Greek sculpture (en) ![]() |
Aurkikuntza lekua | Atenasko Akropolia |
Aurkikuntza data | 1886 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | haitzurdina eta Parian marble (en) ![]() |
Dimentsioak | 120 (![]() |
Genero artistikoa | Kore (eskultura)a, Antzinako Grezia eta Aro arkaikoa |
Kokapena | |
Lekua | Atenasko Akropolia |
Bilduma | Acropolis Museum (en) ![]() |
Koordenatuak | 37°58′09″N 23°43′42″E / 37.969108°N 23.728297°E |
![]() | |
Aurkikuntza
aldatuEskultura Atenasko Akropoliaren hondakinen artean aurkitu zen, Grezian.
Sinbologia
aldatuPieza hau kore bat da (grezierazko hitza, «emakume gaztea» esan nahi du; plurala: korai), hots, zutik dagoen emakumezko baten eskultura da, Antzinako Greziako Aro Arkaikoko eskultura tipologia bat. Mota bereko bertsio maskulinoa (zutik dagoen gizonezko baten eskultura) kuros deitzen da-[3]
Ezaugarriak
aldatuEskulturak izen deskriptibo hori du (Kore Peploduna), doriar peplo bat daraman kore bakarra delako. Ezkerreko besoa aurreratzean eragindako asimetria arin bat du.
Kontserbazioa
aldatuArtelana Atenasko Akropoliaren Museoan (Grezia) dago ikusgai.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 191. arauaː Artelanen izenak. Historiaurreko eta Antzinaroko artelanen izenak. .
- ↑ (Ingelesez) «The Votives» www.theacropolismuseum.gr (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ «28. Peplos Kore from the Acropolis - AP Art History» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ .