Kore (grekoa: Κόρη), edo Jupiter XLIX, Jupiter planetaren satelite natural irregular bat da.

Kore (satelitea)
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)23,6
Gorputz-gurasoaJupiter
AurkitzaileaScott S. Sheppard (mul) Itzuli
Aurkikuntza-data2003ko otsailaren 8a
Honen izena daramaPertsefone
Orbitaren ezaugarriak
Ardatzerdi handia24.974.033 km
Eszentrikotasuna0,1951
Orbita-periodoa−779,2 egun
Makurdura orbitala145 °
Ezaugarri fisikoak
Diametroa2 km
Masa15 Pg
Albedoa0,04
Behin-behineko izendapenakS/2003 J 14

Ezaugarri fisikoak

aldatu

Kore satelite txikia da (2 km inguruko diametroa du), eta erretrogradoa. Haren beste ezaugarri asko ezezagunak dira oraindik.

Pasifaeren taldeko satelitea da: 22.800.000 km eta 24.1000.000 km arteko erradioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira talde horretako guztiak. Talde horretako gainerako sateliteak Pasifae, Sinope, Kalirroe, Megaklite, Autonoe, Euridome eta Esponde dira.

Aurkikuntza

aldatu

Scott Sheppard-ek gidatutako Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-talde batek aurkitu zuen, 2003ko otsailaren 8an hartutako irudiak aztertzean. Aurkikuntzaren berri 2003ko apirilaren 3an eman zen.

Izendapena

aldatu

Kore satelite-izena mitologia grekoko Kore pertsonaian du jatorria. Kore izena Pertsefone jainkosaren beste izen bat da; Zeusen eta Demeterren alaba zen.

Hasieran, S/2003 J 14 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2003. urtean lehen aldiz ikusitako Jupiterren hamalaugarren satelitea zela. Kore behin betiko izena 2007ko apirilaren 5ean eman zitzaion.

Kanpo estekak

aldatu