Ireki menu nagusia

Sinope (grekoa: Σινώπη), edo Jupiter IX, Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Sinope (satelitea)
Sinopé.jpg
Aurkikuntza
Aurkitzailea S. Nicholson
Data 1914-07-21
Ezaugarri orbitala
Zeren satelite Jupiter
Ardatzerdi handia 23.368.614 km
Eszentrikotasuna 0,2684888
Orbita-periodoa 729,80 egun
Inklinazioa 153,97573°(ekliptikarekiko)
Ezaugarri fisikoak
Masa ~7,5 ×1016
Grabitatea azalean 0,014 m/s2
Albedoa 0,04
Tenperatura ~124
Itxurazko magnitudea 18,1
Artikulu hau Jupiterren ilargiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sinope».

Ezaugarri fisikoakAldatu

Sinope satelite irregularra da, txikia (38 km-ko diametroa) eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera.

Haren espektro infragorria D motako asteroideena bezalakoa da. Espektro ikusgaian, satelitea gorrixka da. 2000. urtean Megaklite aurkitu zen arte, Sinope zen Jupiterren satelite ezagun ultraperiferikoena.

Orbita erretrogradoa du, oso inklinatua eta eszentrizitate handikoa. Pasifaeren taldeko satelitetzat hartu izan da maiz, baina Sinoperen batez besteko inklinazioa eta kolorea (gorrixka da, eta Pasifea, berriz, grisa) ez datoz bat taldeko gainerakoekin. Hori dela eta, litekeena da Sinope objektu berezia izatea, Pasifearen taldeko sateliteen jatorri berekoa ez izatea alegia.

AurkikuntzaAldatu

Seth Barnes Nicholson-ek aurkitu zuen, 1914ko uztailaren 21ean, Kaliforniako Lick behatokian.

IzendapenaAldatu

Sinope satelite-izena mitologia grekoko Sinope pertsonaian du jatorria; Sinope ninfa bat zen.

Sinopek ez zuen izendapen ofizialik izan 1975 arte, Jupiterren beste zortzi sateliterekin batera (Nazioarteko Astronomia Batasunak ofizialki izendatutako lehenengo satelite-multzoa izan zen). Ordura arte, Jupiter IX izena erabili zen izendatzeko.

Kanpo loturakAldatu