Kontsuelo Agirrebarrena

Kontsuelo Agirrebarrena (Lizartza, 1948 - ), 4 urteko espetxe zigorra ezarri zion -61 urte zituela- Espainiako Auzitegi Nazionalak[1], 2007ko irailean herriko festetan PPko zinegotzi bati makilaz jotzeko keinua egitea egotzita. Epaiketan erakutsi ziren proba bakarrak lekukoenak izan ziren (bizkartzainak, ertzaintzarenak eta hiritarrak). Lekukoek alde eta aurka aritu arren, epaile espainiarrak ertzain eta bizkartzainen argudioak bakarrik hartu zituen kontuan.

Kontsuelo Agirrebarrena
Bizitza
JaiotzaLizartza, 1948 (75/76 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak

Agirrebarrena, 2007ko hauteskundeetan legez kanpo gelditu zen zerrendaren hautagaia izan zen. Bere zerrendak 187 boto lortu zituen, eta PPkoak 27. %4 baino gutxiagoko bozkekin, PPk alkatetza lortu zuen, herritar gehienen gorroto eta egonezina sortuz. Udal Batzarrean inor ez zen herrikoa, denak kanpotarrak baitziren.

Hauteskundeetatik urte batera 400 bat herritarrek adierazpen bat kaleratu zuten. Elkartasuna adierazteko manifestaziora deitu zen urte horretako irailaren 6rako[2][3]. Irailaren 2an Ertzaintzak gartzela zigorra ezagutarazteko deitu zuen eta Martutenen gartzelaratu zuten, kondena bete zezan[4].

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu