Kontrako eztarritik sartze
- Kontrako eztarria lokuzioak artikulu honetara dakar. Izen hori daraman telesaioa gaitzat duena hau da: Kontrako eztarria (telesaioa).
Zerbait kontrako eztarritik sartu edo joatea arnasbidea horiekin oztopatzea da, gehienetan janari puska bat irenstean. Asfixia eta heriotza ekar dezake. Larrialdiari aurre egiteko Heimlich ergiketa egitea gomendatzen da.
Maniobraren deskripzioaAldatu
Helduen kasuanAldatu
Esku bat itxita eta bestea honen gainean helduari abdomenetik hartzen zaio eta bularreranzko presioa egiten da. Pertsona hau bakarrik badago aulki baten bizkarraldea erabiliz presioa egin bularraren aurka, baina, honen arazoa da pertsona batzuei esternoi hezurra apurtzen zaiela hau egitean.
Ume txikien kasuanAldatu
Umea etzanda ipintzen da gorantza begira eta bi eskuekin bere abdomenetik esternoi aldera egiten da presioa. Maniobra hau oso efektiboa da baita helduetan ere, horregatik maniobra hau helduekin egitea normala da.
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |